I. Disposiciones generales. JEFATURA DEL ESTADO. Constitución Española. (BOE-A-2024-3099)
Reforma del artículo 49 de la Constitución Española, de 15 de febrero de 2024.
10 páginas totales
Página
BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO
Núm. 43

Sábado 17 de febrero de 2024

Sec. I. Pág. 19465

Artikulu bakarra.
Espainiako Konstituzioaren 49.artikulua modu honetara geratuko da idatzita:
«49.

artikulua.

1. Desgaitasuna duten pertsonek askatasun- eta berdintasun-baldintza erreal
eta eraginkorretan baliatzen dituzte Titulu honetan aurreikusitako eskubideak.
Legez arautuko da baliatze horretarako beharrezkoa den babes berezia.
2. Botere publikoek desgaitasuna duten pertsonen autonomia pertsonal osoa
eta gizarteratzea bermatuko dituzten politikak bultzatuko dituzte, unibertsalki
eskuragarriak diren inguruneetan. Era berean, haien erakundeen parte-hartzea
sustatuko dute, legeak ezartzen duen moduan. Bereziki erantzungo zaie
desgaitasuna duten emakumeen eta adingabeen beharrizan espezifikoei.»
Azken xedapen bakarra.

cve: BOE-A-2024-3099
Verificable en https://www.boe.es

Espainiako Konstituzioaren 49.artikuluaren aldaketa hau «Estatuko Aldizkari
Ofizialean» argitaratu eta egun berean sartuko da indarrean. Espainiako gainerako
hizkuntzetan ere argitaratuko da.