I. Disposiciones generales. JEFATURA DEL ESTADO. Constitución Española. (BOE-A-2024-3099)
Reforma del artículo 49 de la Constitución Española, de 15 de febrero de 2024.
10 páginas totales
Página
BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO
Sábado 17 de febrero de 2024

Sec. I. Pág. 19464

ESPAINIAKO KONSTITUZIOA
Espainiako Konstituzioaren 49. artikuluaren aldaketa, Gorte Nagusiek
onartua, Diputatuen Kongresuak 2024ko urtarrilaren 18an egindako ezohiko
osoko bilkuran, eta Senatuak 2024ko urtarrilaren 25ean egindako ezohiko
osoko bilkuran. Bere Maiestate Erregek berronetsia 2024ko otsailaren 15ean.
HITZAURREA
1978ko Espainiako Konstituzioak pertsonaren duintasuna eta nortasunaren garapen
askea kontsakratzen ditu, gure Zuzenbide-Estatu sozial eta demokratikoaren giltzarri
gisa. Konfigurazio horren irudikapen zehatzetako bat haren 49. artikulua da,
desgaitasuna duten pertsonen babesari bereziki eskainia.
Manu horrek, bere garaian, Espainia kolektibo horren babesaren abangoardian
kokatu zuen, berariaz aitortzen baitzitzaien Konstituzioaren I. Tituluan aurreikusitako
eskubide guzti-guztiak, eta botere publiko guztiei zuzendutako babes-agindu bat ezarri
baitzuen. Bestalde, artikulu horrek eragin nabarmena izan du botere publikoen
jardunean, eta legegintza-garapen handia izan du.
Azken urteotan, desgaitasuna duten pertsonen babesa Nazioarteko Zuzenbideak
bultzatu du, eta desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko Konbentzioaren
edukia du ardatz, New Yorken 2006ko abenduaren 13an egina, Espainiak 2007ko
abenduaren 3an berretsia eta 2008ko maiatzaren 3tik indarrean dagoena.
Azken urteotan, barne-legeria, bai Estatukoa, bai autonomikoa, nazioarteko araudira
egokitu da. Eginkizun hori, estatu-mailan, bereziki abuztuaren 1eko 26/2011 Legean,
desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentziora egokitzeari
buruzkoan, eta Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei eta haien gizarteratzeari
buruzko Lege Orokorraren testu bateginean, arazoaren 29ko 1/2013 Legegintzako
Errege Dekretuaren bidez onartutakoan, gauzatu da. Berrikiago, abenduaren
5eko 2/2018 Lege Organikoan, Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko
5/1985 Lege Organikoa aldatzekoan, desgaitasuna duten pertsona guztien sufragioeskubidea bermatzeko, eta legedi zibila eta prozesala erreformatzen duen ekainaren 2ko
8/2021 Legean, desgaitasuna duten pertsonei beren gaitasun juridikoa baliatzen
laguntzeko.
Aldi berean, desgaitasuna duten pertsonen inguruan bildutako gizarte zibilak
Konstituzioaren 49. artikulua gizarte-errealitatera eta nazioarteko araudira egokitzeko
beharra planteatu die botere publikoei. Esparru horretan, funtsezko garrantzia du
ordezkaritza-erakundeek egindako lanak, Konstituzioak eta legeek botere publikoei
ezartzen dizkieten betebeharrak betetzeko funtsezko zeregina izaten baitute. Era berean,
Espainiako gizartearen baitan argi eta garbi aurrera egiten du desgaitasuna duten
emakumeen eta adingabeen beharrizan espezifikoen aitortzak.
Deskribatutako testuinguruan, argi geratzen da 1978ko Espainiako Konstituzioaren
49. artikuluaren jatorrizko idazketa, konstituziogileak desgaitasuna duten pertsonen
eskubide eta askatasunekiko konpromisoa islatu zuena, eguneratu egin behar dela
hizkuntzari eta edukiari dagokienez, bai nazio mailan, bai nazioartean, kolektibo horren
babesa inspiratzen duten balioak islatzeko asmoz.
Horregatik guztiagatik, beharrezkoa da Konstituzioaren 49. artikulua erreformatzea,
manu hori erreferentziazkoa izan dadin berriro ere Espainian desgaitasuna duten
pertsonen eskubideen babes eta sustapenean.

cve: BOE-A-2024-3099
Verificable en https://www.boe.es

Núm. 43