Administración Local. Bizkaia. Ayuntamiento De Bilbao. (BOE-N-2025-417010)
SUBDIRECCIÓN JURÍDICO-ADMINISTRATIVA. Anuncio de notificación de 6 de junio de 2025 en procedimiento de contestación a las alegaciones presentadas a la Ordenanza municipal reguladora de la protección, bienestar y tenencia responsable de los animales de compañía en el término municipal de Bilbao (Expediente nº 2024-014264).
34 páginas totales
Página
Zahoribo únicamente muestra información pública que han sido publicada previamente por organismos oficiales de España.
Cualquier dato, sea personal o no, ya está disponible en internet y con acceso público antes de estar en Zahoribo. Si lo ves aquí primero es simple casualidad.
No ocultamos, cambiamos o tergiversamos la información, simplemente somos un altavoz organizado de los boletines oficiales de España.
BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO
Núm. 139

Martes 10 de junio de 2025

Supl. N. Pág. 20

2022ko ekainaren 30eko 9/2022 Legera egokitzen da, haren aplikazio-eremuan sartzen
diren animaliek ahalik eta babes eta ongizate handiena lortzeko.
Amaitzeko, adierazi behar da Ordenantzaren artikuluen edukiaren aldeko txostena
egin duela Udal Aholkularitza Juridikoaren Zuzendaritzak 2024ko uztailaren 15eko
legezkotasun-txostenean.
LEHENENGOA - 3. artikuluaren aldaketa
Aldez aurreko gogoeta:
Etxeko animaliak babesteari buruzko 2022ko ekainaren 30eko 9/2022 Legean
deskribatutako definizioetatik abiatuta, Ordenantzaren 3. artikuluak bere aplikazioeremuarekin zerikusia duten definizioak jasotzen ditu, aipatutako legeak udalerriei
esleitutako funtzioekin bat etorriz, Ordenantzaren aplikazioa eta interpretazioa errazteko
helburuarekin.
3.6 artikuluaren aldaketa
Ezestea – Aurkeztutako alegazioa ezestea proposatzen da; izan ere, ordenantzan
"galdutako etxeko animaliari" buruz emandako definizioa bat dator Etxeko Animaliak
Babesteari buruzko 2022ko ekainaren 30eko 9/2022 Legearen 14. artikuluarekin, "Etxeko
animaliak bide publikoan biltzea". Lehenengo puntuak (lehen tartekiak) ezartzen du
udalei dagokiela galdutako eta abandonatutako animaliak jasotzea. Ulertzen dugu
animalia horiek bide publikoan daudela, hala baitio artikuluaren izenburuak, eta etxeko
animaliez ari garela, hori baita udalen eskumen-eremua. Hori guztia, titularrak AIEOari
galeraren berri 72 orduko epean eman izana gorabehera.
Ondorioz, Bilboko Udalak bide publikoan zehar kontrolik gabe dabiltzan lagun egiteko
animaliak jasotzen ditu. Jaso eta berehala erabakitzen du abandonatutako edo galdutako
animalia den, titularrak egindako jarduketen arabera, eta dagokion zehapen-espedientea
hastea eragotzi gabe.
Lagun egiteko animalia bat galdu dela AIEOari jakinarazteko betebeharra
Ordenantzaren 13. artikuluko e) apartatuan dago deskribatuta, Etxeko Animaliak
Babesteari buruzko 2022ko ekainaren 30eko 9/2022 Legearen 4.k) artikuluan
ezarritakoarekin bat etorriz.
Ezestea - Aurreko apartatuan deskribatutako gogoetak kontuan hartuta, ezestea
proposatzen da. Etxeko Animaliak Babesteari buruzko ekainaren 30eko 9/2022 Legearen
14. artikuluko ("Etxeko animaliak bide publikoan biltzea") lehenengo puntuan (lehenengo
tartekian) adierazten da udalei dagokiela galdutako eta abandonatutako animaliak
jasotzea. Ulertzen dugu animalia horiek bide publikoan daudela, hala baitio artikuluaren
izenburuak, eta etxeko animaliez ari garela, hori baita udalen eskumen-eremua. Kasu
horietan nola jokatu 14. eta 15. artikuluetako apartatuetan arautzen da.
Etxeko Animaliak Babesteari buruzko ekainaren 30eko 9/2022 Legearen 13.1
artikuluak aipatzen dituen gainerako abandonu-kasuak ez daude lege horren artikuluetan
araututa.
Segurtasun juridikoko arrazoiak dira honelako kasuetan bete beharreko prozedura
argi eta garbi arautuko duen erregelamendu-garapen baten egokitasunaren funtsa,
abandonatutako etxeko animaliaren zehaztapenean legea betetzen dela bermatzeko, bai
eta horren ondorio juridikoak bermatzeko, etxeko animalia hori adopziora bideratzeko eta
abandonuagatik dagokion zehapen-prozedura hasteko.
Etxeko animaliak babesteari buruzko ekainaren 30eko 9/2022 Legearen azken
xedapenetako lehenengoan deskribatutako lege-gaikuntzaren arabera, irizpidea da
Eusko Jaurlaritzari dagokiola kasu horiei aplikatu beharreko prozedura eta araubide
juridikoa arautzea, dagokion arau juridikoa prestatuz eta onartuz.

cve: BOE-N-2025-139881fa646839ab4e23bb06d733a1647ace05fd
Verificable en https://www.boe.es

3.8 artikuluaren aldaketa