Administración Local. Bizkaia. Ayuntamiento De Bilbao. (BOE-N-2025-145771)
SUBDIRECCIÓN JURÍDICO-ADMINISTRATIVA. Anuncio de notificación de 25 de febrero de 2025 en procedimiento de incoación sancionador tramitado en el expediente 2025-004028 por falta de identificación animal.
4 páginas totales
Página
Zahoribo únicamente muestra información pública que han sido publicada previamente por organismos oficiales de España.
Cualquier dato, sea personal o no, ya está disponible en internet y con acceso público antes de estar en Zahoribo. Si lo ves aquí primero es simple casualidad.
No ocultamos, cambiamos o tergiversamos la información, simplemente somos un altavoz organizado de los boletines oficiales de España.
BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO
Jueves 27 de febrero de 2025

Supl. N. Pág. 3

Saiatu arren, ezin izan zaio jakinarazpenik egin …..-ri (NAN zk. 79.459.080-Z),
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko
39/2015Legearen 40.artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera. Beraz, lege
horren 44.artikulua betez, argitara ematen da iragarki hau, Udaleko Osasun eta
Kontsumo Saileko zinegotzi ordezkariaren 2025eko urriaren 21eko ebazpenaren bidez
hasitako 2025-004028 zehapen-prozedura jakinarazteko. Ebazpenak hauxe dio:
LEHENENGOA.- Zehapen-prozedura hastea arau-haustea ustez egin duen
pertsonari, ………….. andreari (NAN zk.: 79.459.080-Z; helbidea: …………………………
…., Bilbo), jarraian aipatzen diren egitateetan eta arrazoietan oinarriturik:
-Ustez zehatzeko modukoak diren egitateak: Errolda-identifikaziorik gabeko txakur
bat edukitzea, Udaltzaingoak egiaztatu baitu bere txakurraren nahitaezko mikrotxipa falta
dela (NEU 94813/24, 2024ko abenduaren 19koa).
-Arau-hausteak izan lezakeen kalifikazio juridikoa: Arau-hauste arina, Etxeko
Animaliak Babesteari buruzko Eusko Legebiltzarraren ekainaren 30eko 9/2022Legearen
38.1.k) artikuluaren arabera.
-Aurreikusitako zehapena: Etxeko Animaliak Babesteari buruzko Eusko
Legebiltzarraren ekainaren 30eko 9/2022Legearen 40.1.a)artikuluaren arabera, egitateak
benetakoak direla eta erantzukizuna pertsona erruztatuarena dela berresten bada,
aurreikusitako zehapena 100 euro eta 3.000 eurora bitarteko isuna da.
-Proposatutako zehapena: Aipatutako legearen 40.1.a) artikuluaren arabera eta
43.1.b) artikuluari lotuta, animaliari eragindako kalteagatik 800euroko isuna ezartzea
proposatzen da, aintzat hartuta, batetik, arau-hausteak lagun egiteko animalien
babesean eta ongizatean eta osasun publikoaren babes egokian duen garrantzia –
mikrotxipa funtsezkoa da abandonatzeak prebenitzeko–, eta, bestetik, animaliari berari
eta gizarteari eragindako kaltea –abandonatutako txakurrek egonaldi luzeak egiten
dituzte udalaren harrera-zentroetan, eta zentro horiek beren gain hartzen dituzte
animaliak zaindu eta mantentzeak eragindako kostuak.
BIGARRENA.- Prozeduraren instrukzioa Itziar González Sierra Sekzio Juridikoadministratiboko teknikariari dagokio, urriaren 1eko 40/2015Legearen 23. eta 24.
artikuluetan ezarritako bateraezintasun- eta errekusazio-araubidearekin bat etorrita.
HIRUGARRENA.- Prozedura hau izapidetzeko eta ebazteko gehieneko epea 6
hilabete izango da, prozedura hasten den egunetik aurrera, Euskal Administrazio
Publikoen zehatzeko ahalari buruzko martxoaren 16ko 1/2023Legearen 49.1 artikuluan
eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko
39/2015Legearen 21. artikuluan xedatutakoaren arabera.
LAUGARRENA.- Ebazpen hau jakinaraztea, eta interesdunari ohar hauek egitea:
Etxeko Animaliak Babesteari buruzko ekainaren 30eko 9/2022Legearen 47.a)
artikuluan ezarritakoaren arabera, alkatea da prozedura hau ebazteko organo eskuduna,
baina ahalmen hori Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi ordezkariari eskuordetu zaio.
Ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, 15egun balioduneko epea du
interesdunak eskubidez egoki iruditzen zaizkion alegazioak egiteko; horretarako, nahi
dituen dokumentu eta informazioak aurkeztu ahal izango ditu. Gainera, frogak proposatu
ahal izango ditu, erabili nahi dituen baliabideak zehaztuz. Bestalde, espedientea une oro
ikusteko aukera izango du.
Interesdunak ez badu alegaziorik aurkezten 15egun balioduneko epean, kontuan
izanik prozedura hasteko erabaki honek irizpen zehatz bat jasotzen duela egotzitako
erantzukizunari buruz, prozedura hasteko erabakia ebazpen-proposamentzat hartu ahal
izango da, eta, horren ondorioz, berehala igorriko zaio ebazteko eskumena duen
organoari, urriaren 1eko 39/2015Legearen 64. artikuluaren eta martxoaren 16ko
1/2023Legearen 37.1.g) eta 40.5 artikuluen arabera.

cve: BOE-N-2025-25e56bc35286954ada510c799aa2855169bbd0a3
Verificable en https://www.boe.es

Núm. 50