III. Otras disposiciones. MINISTERIO DE JUSTICIA. Modelos normalizados. (BOE-A-2022-788)
Resolución de 16 de diciembre de 2021, de la Subsecretaría, por la que se aprueban los modelos normalizados de solicitud de nacionalidad española por residencia en el ámbito del Ministerio de Justicia y se dictan instrucciones sobre su utilización.
77 páginas totales
Página
Zahoribo únicamente muestra información pública que han sido publicada previamente por organismos oficiales de España.
Cualquier dato, sea personal o no, ya está disponible en internet y con acceso público antes de estar en Zahoribo. Si lo ves aquí primero es simple casualidad.
No ocultamos, cambiamos o tergiversamos la información, simplemente somos un altavoz organizado de los boletines oficiales de España.
BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO
Núm. 15

Martes 18 de enero de 2022

Sec. III. Pág. 4945

 Hautatzeko ahalmena zegokienean baliatu ez dutenak, eskabidea egin aurretik gutxienez urtebetez
jarraian legezko bizilekua Espainian izan badute eta hauetako kasuetako batean egon badira
hautatzeko ahalmena baliatu gabe: - hemezortzi urte bete ondoren zehaztu izana filiazioa edo
jaiotza Espainian, - 18 urte baino gehiagorekin Espainiar batek adoptatu izana, - Espainiar baten
guraso-ahalaren pean egon direnak edo daudenak, edo gurasoetako batek espainiar jatorria badu
eta Espainian jaiotakoa bada eta ez badu ahalmena baliatu behin 20 urte bete ondoren. Gainera,
jokabide zibiko onaren eta integrazio-maila nahikoaren eskakizunak ere bete beharko dituzte.
 Espainiako erakunde edo herritar baten tutoretza-, zaintza- edo harrera-erregimenaren pean egon
direnak behin-behinekoa ez zen aldi batez bi urtez jarraian. Halaber, ezinbestekoa izango da
eskabidea egin aurretik gutxienez urtebetez jarraian legezko bizilekua Espainian izatea.
 Espainiar batekin ezkondua: espainiar batekin ezkonduta urtebete daramaten pertsonak, ez
daudenak legez edo izatez bananduta. Halaber, ezinbestekoa izango da eskabidea egin aurretik
gutxienez urtebetez jarraian legezko bizilekua Espainian izatea.
 Espainiar baten alarguna: espainiar baten alarguna, ezkontidea hiltzean ez zegoena legez edo
izatez bananduta. Halaber, ezinbestekoa izango da eskabidea egin aurretik gutxienez urtebetez
jarraian legezko bizilekua Espainian izatea.
 Espainiar baten ondorengoa: ama edo aita eta amona edo aitona espainiarrak izaki, Espainiatik
kanpo jaio direnak. Halaber, ezinbestekoa izango da eskabidea egin aurretik gutxienez
urtebetez jarraian legezko bizilekua Espainian izatea.
 Errefuxiatuak edo aberrigabeak: errefuxiatu edo aberrigabe izaera eskuratu dutenak, ezinbestekoa
izango dutenak eskabidea egin aurretik gutxienez 5 edo 10 urtez jarraian legezko bizilekua
Espainian izatea, hurrenez hurren.
7)

DATUEN EGIAZTATZE AUTOMATIKOA
 Aurka egiteko prozedura berariazkoa eta arrazoitua baliatzeko, idazki bat helarazi ahalko da
honako helbide honetara: Subdirección General de Nacionalidad y Estado Civil (Plaza Jacinto
Benavente, 3, 28012, Madrid), datu hauek zehaztuta: Izena, NANa/AIZa, zer daturekin loturik
aurkezten den kontsultaren aurka egitea, eta aurka egite horren justifikazio arrazoitua.

8)

IZENABIZENAK ESLEITZEA
 Idatzi dagokion eremuan Espainiako nazionalitatea emanez gero Erregistro Zibilean inskribatzeko
erabiliko dituzun izen-abizenak.

B) BEHARREZKO DOKUMENTAZIOA
Adin nagusiek, nolanahi ere, honako agiriak aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera:
1. Eskaera-eredua.
2. Jatorri-herrialdeko pasaporte osoa (indarrean) bai eta aurrekoa ere, kasu bakoitzean eskatutako
egoitza-epearen arabera. Adingabeen kasuan, identifikazio-agiriarekin ordeztu ahal izango da,
Europar Batasuneko estatu kideetako herritarren kasuan. Aurrekorik eduki ezean, lan-bizitza,
ikastetxearen ziurtagiria (adingabeen kasuan) edo benetako bizileku jarraitua egiaztatzen duen
edozein agiri aurkeztu ahal izango da.
3. Interesdunaren jaiotza-agiria, behar bezala itzulita eta legeztatuta.
4. Jatorri-herrialdean dituen aurrekari penalen ziurtagiria, itzulita eta legeztatuta.
5. Tasaren ordainketaren frogagiria. Bizilekugatik Espainiako nazionalitatea eskatzen duenaren
izenean egin beharko da ordainketa.
6. Cervantes Institutuaren diplomak, ezagutza konstituzionalen eta soziokulturalena eta
espainieraren gaitasun-probarena. Gaztelania hizkuntza ofiziala den jatorri-herrialdeko
pertsonek, espainiera atzerritar hizkuntza gisa salbuetsita daudenak bizilekuagatiko
nazionalitatearen erregelamenduaren arabera, indarrean dagoen pasaportea edo salbuetsita egotea
egiaztatzen duen nazionalitatearen ziurtagiria aurkeztu beharko dute. Hizkuntzaren oinarrizko
ezagutza egiaztatzeko, oinarrizko maila (A2), tartekoa (B1) eta maila aurreratua (B2) egiaztatzen
duten ziurtagiri ofizialak aurkeztu ahalko dira. Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak,
dagokion autonomia-erkidegoan hezkuntzaren arloan eskumena duten sailek edo hizkuntzaeskola ofizialek emanikoak izan beharko dute egiaztagiri horiek.
Agiri osagarriak kasuan kasu
14 urtetik beherakoek edo judizio bidez baizik ezin dezake aldatu daudelako legezko ordezkariaren bidez jardun
behar diren pertsonek::

Eskaera-eredu normalizatua, bi gurasoek edo lege-ordezkariek sinatua, edo guraso bakar batek,
guraso bakarreko familien kasuan. Halaber, guraso bakarrak sinatu ahal izango du:

cve: BOE-A-2022-788
Verificable en https://www.boe.es

1. Gurasoak edo lege-ordezkariak ados egonez gero: