Administración Local. Navarra. Ayuntamiento De Olazti/olazagutía. (BOE-N-2025-543254)
Anuncio de notificación de 30 de julio de 2025 en procedimiento de restablecimiento de la legalidad ambiental tramitado en expediente 210450R.
4 páginas totales
Página
Zahoribo únicamente muestra información pública que han sido publicada previamente por organismos oficiales de España.
Cualquier dato, sea personal o no, ya está disponible en internet y con acceso público antes de estar en Zahoribo. Si lo ves aquí primero es simple casualidad.
No ocultamos, cambiamos o tergiversamos la información, simplemente somos un altavoz organizado de los boletines oficiales de España.
BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO
Núm. 184

Viernes 1 de agosto de 2025

Supl. N. Pág. 3

Ikusi da 210450R espedientearen izapidetze-egoera. Espediente hori ingurumenlegezkotasuna berrezartzeari buruzkoa da, gaikuntza-titulurik gabe sailkatutako jarduera
gauzatzeagatik.
2025eko martxoaren 6an, Naturaren Babeserako Atalaren (SEPRONA) salaketatxostena egin zen, eta egiaztatu zen Olatzagutiako Geltoki kaleko 43. zenbakian (P3 P825) gaikuntza-titulurik gabe jarduera sailkatua egin zela (katastroko erreferentzia: 3.
poligonoa, 825. partzela).
Datu-baseetan dauden datuak aztertu ondoren, egiaztatu da ez dagoela toki horretan
"ibilgailu motordunak konpontzeko" jarduera babesten duen administrazio- egintzarik.
Ikusirik udal idazkaritzak emandako ebazpen-txosten- proposamena.
2025eko maiatzaren 8ko alkatetzaren 174 ebazpenaren bidez aipatutako prozedurari
hasiera ematea xedatu zen. Ebazpen hori 2025eko maiatzaren 19an jakinarazi zitzaion
arau-hausleari, eta ez zen alegaziorik aurkeztu horretarako emandako epean,
idazkaritza-eginbideak 2025eko ekainaren 24an adierazten duen bezala. Era berean,
interesdunak ez du aurkeztu jarduera legeztatzeko beharrezko dokumentaziorik,
horretarako emandako hilabeteko epean, 2025eko ekainaren 24ko idazkaritzaeginbidean jasota dagoen bezala.
Kontuan harturik ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren
16ko 17/2020 Foru Legearen
68. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa.
Kontuan harturik ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren
16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua onartzen duen martxoaren 30eko
26/2022 Foru Dekretuaren 77. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa.
Kontuan harturik Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990
Foru Legearen 8. artikuluan xedatutakoa.
Horregatik guztiagatik, honako hau
EBATZI DUT:

BIGARRENA.- Ingurumen-legezkotasuna berrezartzea bermatzeko neurri hauek
hartzea, ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko
17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua onartzen duen martxoaren 30eko
26/2022 Foru Dekretuaren 77.4
b) artikuluaren arabera:
Pabiloiaren barruan dauden ibilgailu guztiak kentzea.
Itxitako jardueran aritzeko erabil daitezkeen makina, tresna edo erreminta guztiak
kentzea.
Hondakin erabilezin guztiak, hondakin solido eta likidoak, txatarra eta abar
baimendutako hondakinen kudeatzaile batera erretiratzea.
Neurri horiek 20 egun balioduneko epean gauzatu beharko dira, ebazpena jakinarazi
eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
HIRUGARRENA.- Aurreko puntuan ezarritako neurriak betearazteko, administrazioak
izendatutako pertsona bat bertan egon beharko da, neurri horiek benetan betetzen direla
ziurtatzeko. Horretarako, interesdunak administrazio honi jakinarazi beharko dio noiz
egingo duen, bai eta zer ordutan egingo duen ere.

cve: BOE-N-2025-b74be474ce10ecce24cfd6d8d5a152d4393dfda0
Verificable en https://www.boe.es

LEHENENGOA.- Olatzagutiako Geltoki kaleko 43. zk.ko – P3 - P825 zk.ko lekuan
(katastroko erreferentzia: 3. poligonoa, 825. partzela) "ibilgailu motordunak konpontzeko"
jarduera behin betiko ixtea onartzea.