Administración Local. Bizkaia. Ayuntamiento De Bilbao. (BOE-N-2025-542444)
Anuncio de notificación de 21 de julio de 2025 en procedimiento sancionador.
<< 2 << Página 2
Página 3 Pág. 3
-
3 páginas totales
Página
Zahoribo únicamente muestra información pública que han sido publicada previamente por organismos oficiales de España.
Cualquier dato, sea personal o no, ya está disponible en internet y con acceso público antes de estar en Zahoribo. Si lo ves aquí primero es simple casualidad.
No ocultamos, cambiamos o tergiversamos la información, simplemente somos un altavoz organizado de los boletines oficiales de España.
BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO
Núm. 184

Viernes 1 de agosto de 2025

Supl. N. Pág. 3

Udalak ezin izan du jakinarazi 2025eko maiatzaren 19an hartutako Ebazpena (esp.:
2025-000843). Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen
Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluaren
ondorioetarako. Ebazpenak honela dio, hitzez hitz:
"Lehenengoa.- 79493493L zenbakidun agiriaren jabeari 9.000 euroko isuna ezartzea,
Miraflores etorbideko 81-83 zenbakietako solairuartea – E1 010 helbideko lokalaren
errentari, onuradun eta arduradun den neurrian, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko
ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 225.2 artikuluan tipifikatutako arau-haustearen egilea
den neurrian. Arau-hauste hori lizentziarik gabeko eta hirigintza-antolamendu
aplikagarriarekin bateraezina den erabilera bat (kasu honetan, bulegoak alokatzea
bizitegi izan daitezen) egitea da. Ebazpen hau aurreko txostenean oinarritzen da;
txostena arau-hausleari bidali zaio.
Bigarrena.- Interesdunari ohartaraztea zehapena ezarritako epean ez betetzeak
premiamendu-prozedura administratiboa izapidetzea ekarriko duela, Administrazio
Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen
101. artikuluaren arabera.
Hirugarrena.- Administrazio-egintza honi erantsitako 9.000 euroko ordainketaagiriaren bidez egin ahal izango da ordainketa.
Laugarrena.- Ebazpen honen aurka jakinarazpenaren atzeko aldean azaltzen diren
errekurtsoak aurkez ditzakeela jakinaraztea.
Aurkaratze-bideak
Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du eta bere aurka errekurtso hauek
jarri ahal izango dira:
1.- Nahi izanez gero, berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango da ebazpena eman
duen organoan bertan, hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik
aurrera.
Errekurtso hori jarri zenuen egunetik gehienez hilabeteko epean ebazpen adierazirik
jaso ezean, ezetsitzat joko da. Orduan, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal
izango duzu Bilboko administrazioarekiko auzien epaitegietatik egoki den hartan.

3.- Hala ere, beste edozein aurkabide erabil dezakezu, egoki baderitzozu.
Administrazio-espedientea inputatutako pertsonen eskuragarri dago, azter dezaten
eta kopiak atera ahal ditzaten, beren kontura (Euskal Administrazio Publikoen zehatzeko
ahalari buruzko martxoaren 16ko 1/2023 Legearen 24. artikulua).
Espedientea aztertzeko, hitzordua eskatu behar da Hiri Plangintzako, Proiektu
Estrategikoetako eta Espazio Publikoko Saileko Idazkaritza Teknikoko Sailatalean, 94
420 4307 telefonora deituz, 8:30etik 14:00etara.

https://www.boe.es

BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO

D. L.: M-1/1958 - ISSN: 0212-033X

cve: BOE-N-2025-0ba50d17acd68091e4334e7324ef78cd664eeec1
Verificable en https://www.boe.es

2.- Berraztertzeko errekurtsorik jarri nahi ez baduzu, zuzenean jar dezakezu
administrazioarekiko
auzi-errekurtsoa
Bilboko
administrazioarekiko
auzitarako
epaitegietatik egoki den hartan. Horretarako hilabete biko epea izango da, jakinarazpen
hau jaso eta biharamunetik hasita.