Administración Local. Gipuzkoa. Ayuntamiento De Arrasate/mondragón. (BOE-N-2025-530714)
Anuncio de notificación de 24 de julio de 2025 en procedimiento de tramitación de declaración de cese definitivo de una actividad.
5 páginas totales
Página
Zahoribo únicamente muestra información pública que han sido publicada previamente por organismos oficiales de España.
Cualquier dato, sea personal o no, ya está disponible en internet y con acceso público antes de estar en Zahoribo. Si lo ves aquí primero es simple casualidad.
No ocultamos, cambiamos o tergiversamos la información, simplemente somos un altavoz organizado de los boletines oficiales de España.
BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO
Martes 29 de julio de 2025

Supl. N. Pág. 4

2025eko uztailaren 24ko jakinarazpenaren iragarkia jarduera bat behin betiko utzi
izanaren deklarazioa izapidetzeko prozeduran.
Ezin izan zaio 72573506-L NAN zenbakia duen pertsonari eranskinean adierazten
den ebazpena jakinarazi, jakinarazpena arrakastarik gabea izan delako. Hori dela eta,
iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa,
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.
Honako zehaztapen hauek hartu behar dira kontuan:
1.- Jakinarazpena iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den
egunean egin dela ulertuko da.
2.- Jakinarazten den dekretuak amaiera ematen dio administrazio-bideari.
Interesdunak, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango du,
administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri aurretik, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso
eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Hori guztia Administrazio Publikoen
Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124.
artikuluetan xedatutakoaren arabera. Era berean, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu
beharrean, edo errekurtsoaren erantzuna aurkaratzen bada, interesdunak
administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake bi hilabeteko epean, jakinarazpen
hau jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Errekurtsoa Donostiako
Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian aurkeztu beharko da. Era berean,
Administrazioak berraztertzeko errekurtsoa ebazten ez duenean, interesdunak sei
hilabeteko epea izango du administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko, berraztertzeko
errekurtsoa jarri zen egunetik zenbatzen hasita.
3.- Administrazioarekin bitarteko elektronikoen bidez harremanak izatera behartuta
dauden interesdunentzako oharra. Martxoaren 30eko 203/2021 Errege Dekretuak,
sektore
publikoaren
baliabide
elektronikoen
bidezko
jarduketaren
eta
funtzionamenduaren Erregelamendua onartzen duenak, ezarri duenez, interesduna
bitarteko elektronikoen bidez harremanetan jartzera behartutako subjektua denean eta
jakinarazpena egin duen administrazioak ez duenean hura eskura jartzeko abisua
egiteko kontaktu elektronikoko daturik, ofizioz hasitako prozeduretan, administrazioak,
organismoak edo erakundeak egiten duen lehen jakinarazpena paperean egingo da,
urriaren 1eko 39/2015 Legearen 42.2 artikuluan zehaztutako moduan, eta lehen
jakinarazpen horretan interesdunari ohartaraziko zaio hurrengoak elektronikoki egingo
direla dagokion egoitza elektronikoan edo lotutako egoitza elektronikoan agertuz, edo,
hala badagokio, Helbide Elektroniko bakarraren bidez, kasuan kasuko administrazioak,
erakundeak edo entitateak jakinarazpenak egiteko xedatu duenaren arabera, eta
jakinaraziko zaio ezen, aurreikusitakoaren arabera, hurrengoak modu elektronikoan
egingo direla. Kasu honetan, administrazio honek ez du kontaktu elektronikoari buruzko
datu hori, eta, beraz, 10 eguneko epea ematen zaie interesdunei jakinarazpen hori
egiteko. Epe hori ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunean hasiko da zenbatzen.
4.- Aipatutako espedienteetan epeak kontabilizatzeko, iragarki hau Estatuko Aldizkari
Ofizialean argitaratzen den eguna hartuko da jakinarazpen-datatzat.
Arrasaten, 2025eko uztailaren 24an. Maider Morras Azpiazu alkatea.

cve: BOE-N-2025-c6308934d9f1ca6a101ab7b8a51016a83f03d31b
Verificable en https://www.boe.es

Núm. 181