Administración Local. Bizkaia. Ayuntamiento De Basauri. (BOE-N-2025-450189)
POLICÍA LOCAL. Anuncio de notificación de 19 de junio de 2025.
5 páginas totales
Página
Zahoribo únicamente muestra información pública que han sido publicada previamente por organismos oficiales de España.
Cualquier dato, sea personal o no, ya está disponible en internet y con acceso público antes de estar en Zahoribo. Si lo ves aquí primero es simple casualidad.
No ocultamos, cambiamos o tergiversamos la información, simplemente somos un altavoz organizado de los boletines oficiales de España.
BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO
Lunes 23 de junio de 2025

Supl. N. Pág. 4

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko
Legearen (LSV) testu bateginak (urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege
Dekretuaren bidez onartua) 90. artikuluan aurreikusitako moduan, ondoren aipatzen diren
pertsona edo erakundeei banakako jakinarazpena egiten saiatu gara, kasu bakoitzean
dagokion helbidean, baina ez dugu emaitza positiborik izan. Hori dela eta, argitara
emango ditugu eranskineko taulan adierazita dauden zehapen-espedienteetan ezarritako
ZEHAPENEI buruzko ebazpenen jakinarazpenak.
Ikusirik aipatutako zehapen-espediente bakoitzean egindako jarduketak, eta
instrukzio-organoak aurkeztutako ebazpen-proposamena; espediente horiek aplikatu
beharreko araudian ezarritakoaren arabera izapidetu eta espediente bakoitzean kasuan
kasuko zehapen-prozedurak hastea eragin zuten gertakariak frogatutzat jo ondoren;
Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea
onartzen duen 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 84.4 artikuluan ezarritako
ahalmenak erabiliz, Alkatetzak hau XEDATZEN DU:
Lehenengoa.- Arau-hauste bakoitzaren erantzuleak zehatzea, erantsitako zerrendan
zehazten den moduan eta zenbatekoetan.
Bigarrena.- Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, legez zer errekurtso aurkez
ditzaketen adierazita.
ORDAINTZEKO LEKUA ETA MODUA: Zehatzeko ebazpena jakinarazi eta hurrengo
egunetik hasi eta zehapena irmo bihurtu eta 15 egun naturaleko epea igaro arte,
ordainketa helbideratzeko aginduz. Horretarako, Zerga Bilketa Atalari jakinarazi behar
dizkiozu datuak, bide hauetako batetik: 944 666 304 telefono-zenbakia; 944 666 305 faxzenbakia; domiciliacion@basauri.eus e-maila. Epe hori igarotakoan zenbatekoak
ordaindu ez badira, premiamendu-prozedura betearazlearen bidez ordainaraziko dira,
sortu diren errekargu, berandutze-interes, gastu eta kostuak gaineratuta.
Jakinarazpena iragarki hau argitaratu eta 20 egun naturaleko epea igaro ondoren
egin dela ulertuko da.
AURKARATZEKO BIDEAK: Ebazpen honek amaiera ematen dio administraziobideari, eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke beraren aurka Euskal
Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien
Epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik aurrera.
Hala ere, nahi izanez gero, eta aurreko paragrafoan adierazitako
administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkez
daiteke ebazpena eman zuen organoaren aurrean, hilabeteko epean, jakinarazpena egin
eta hurrengo egunetik hasita. Berraztertzeko errekurtso hori administrazio-isiltasunagatik
ezetsitzat joko da, baldin eta errekurtsoa jarri zenetik hilabete igaro denean ebazpena
oraindik jakinarazi ez bada. Kasu horretan, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko
epea sei hilabete izango da, errekurtsoa administrazio-isiltasunagatik ezetsi eta hurrengo
egunetik kontatzen hasita. Hori guztia, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen
duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8. eta 46. artikuluetan ezarritakoaren arabera,
eta kontuan hartuta zure eskubideak hobeto defendatzeko egoki iritzitako beste edozein
ekintza abiatu edo errekurtso jartzeko aukera duzula.
PUNTUAK KENTZEA.- Zehapena irmoa denean kenduko dira puntuak
gidabaimenetik edo lizentziatik. Puntuen saldoa hemen kontsulta daiteke: www.dgt.es.

cve: BOE-N-2025-6cb017c933fa71ac2be846b76f09a4222c92412e
Verificable en https://www.boe.es

Núm. 150