Administración Local. Bizkaia. Ayuntamiento De Basauri. (BOE-N-2025-450188)
POLICÍA LOCAL. Anuncio de notificación de 19 de junio de 2025.
5 páginas totales
Página
Zahoribo únicamente muestra información pública que han sido publicada previamente por organismos oficiales de España.
Cualquier dato, sea personal o no, ya está disponible en internet y con acceso público antes de estar en Zahoribo. Si lo ves aquí primero es simple casualidad.
No ocultamos, cambiamos o tergiversamos la información, simplemente somos un altavoz organizado de los boletines oficiales de España.
BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO
Lunes 23 de junio de 2025

Supl. N. Pág. 4

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko
Legearen (LSV) testu bateginak (urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege
Dekretuaren bidez onartua) 90. artikuluan aurreikusitako moduan, ondoren aipatuta
dauden pertsonei edo erakundeei banakako jakinarazpena egiten saiatu gara, kasu
bakoitzean dagokion helbidean, baina ez dugu emaitza positiborik izan. Hori dela eta,
argitara emango ditugu eranskineko taulan adierazita dauden SALAKETEN
JAKINARAZPENAK eta HASIERA EMANGO ZAIO ZEHAPEN-PROZEDURARI.
Udaltzaingoaren Buruzagitza da instrukzio-egilea, eta urriaren 1eko 40/2015
Legearen 24. artikuluan xedatutakoaren arabera errekusatu daiteke; kasu horretan,
Alkatetzari dagokio ebaztea, LSVaren 84.4 artikuluan ezarritakoari jarraituz.
GIDARIAREN EDO ERRENTARIAREN IDENTIFIKAZIOA. Zu ez bazinen
ibilgailuaren gidaria arau-haustea egin zen unean, behartuta zaude gidari erantzulea
identifikatzera 20 egun naturaleko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik
zenbatzen hasita, honako datu hauek emanez: izena, abizenak, NANa, helbide osoa eta
gidabaimen-zenbakia (ibilgailuak alokatzeko enpresek alokairu-kontratuaren kopia bidal
dezakete). Betebehar hori ez betetzea (edo osorik ez betetzea, edo gaizki betetzea)
arau-hauste oso astun gisa zehatuko da, eta jatorrizko arau-hausterako aurreikusitako
isunaren bikoitza ezarriko da, jatorrizko arau-haustea arina bazen, edo hirukoitza,
jatorrizko arau-haustea astuna edo oso astuna bazen.
ADOSTASUNA ETA ORDAINKETA. % 50eko murrizketarekin, betiere jakinarazpena
egin eta hurrengo 20 egun naturaletan egiten bada. Horrek esan nahiko du alegazioak
aurkezteari uko egiten zaiola, eta prozedura amaitutzat emango da berariazko ebazpenik
eman gabe. Nolanahi ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke 2
hilabeteko epean, ordainketa egin eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. 77.h), j), n),
ñ), o), p), q), r), s) eta t) artikuluan aurreikusitako arau-hausteetan isunaren zenbatekoa
ez da murriztuko, eta LSVren 95. artikulua aplikatuko da.
DESADOSTASUNA ETA ALEGAZIOAK. 20 egun natural dituzu alegatu eta egoki
iritzitako frogak proposatzeko, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen
hasita. Udal honetan egin dezakezu hori, edo Administrazio Publikoen Administrazio
Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/15 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideak
erabiliz.
Epe horretan ORDAINTZEN EDO ALEGATZEN EZ BADUZU, salaketa honek
prozedura ebazteko egintzaren ondorioak izango ditu puntuak galtzea ez dakarten arauhauste arinetan eta astunetan, eta ez da beharrezkoa izango zehapen-ebazpena
ematea, LSVren 95. artikuluaren arabera. Kasu horretan, jakinarazpena egin eta 30 egun
natural igaro ondoren betearaziko da zehapena. Egintza horren aurkako errekurtsoa jar
daiteke administrazioarekiko auzien jurisdikzioan, 2 hilabeteko epean.
ORDAINTZEKO LEKUA ETA MODUA. Ordainketa helbideratuta egin behar da.
Horretarako, Zerga Bilketa Atalari jakinarazi behar dizkiozu datuak, bide hauetako
batetik:
944
666
304
telefono-zenbakia;
944
666
305
fax-zenbakia;
domiciliacion@basauri.eus e-maila.
Goian adierazitako epeak iragarki hau argitaratu eta 20 egun natural igaro ondoren
zenbatuko dira.

cve: BOE-N-2025-aaad48e65a53698f7c6071cf52b4fef3d091e5d7
Verificable en https://www.boe.es

Núm. 150