Comunidades Y Ciudades Autónomas. Comunidad Autónoma Del País Vasco. Departamento De Seguridad. (BOE-N-2025-428144)
Anuncio de notificación de 3 de junio de 2025 en procedimiento de expedientes sancionadores de tráfico: requerimientos de identificación de conductor dictados por el Centro Automatizado de Tramitación de Infracciones de Tráfico, y requerimientos de ampliación de datos facilitados sobre los conductores.
11 páginas totales
Página
Zahoribo únicamente muestra información pública que han sido publicada previamente por organismos oficiales de España.
Cualquier dato, sea personal o no, ya está disponible en internet y con acceso público antes de estar en Zahoribo. Si lo ves aquí primero es simple casualidad.
No ocultamos, cambiamos o tergiversamos la información, simplemente somos un altavoz organizado de los boletines oficiales de España.
BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO
Viernes 13 de junio de 2025

Supl. N. Pág. 7

Jakinarazpen pertsonala ematen saiatu arren, ezinezkoa izan denez, prozedurako
interesdunak ezezagunak direlako, edo jakinarazpena egiten saiatu arren, ezin izan
delako egin, iragarki honen bidez jakinarazten dira Trafikoko Arau-hausteak Izapidetzeko
Zentro Automatizatuak izapidetu dituen eta, halaber, jarraian zerrendatzen diren
espedienteetako gidari erantzuleak identifikatzeko errekerimenduak, bai eta interesatuek
errekerimendu horiekiko eskatutako datu-handitzeak; Trafikoari, Ibilgailu Motordunen
Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea onartzen duen urriaren 30eko 6/2015
Legegintzako Errege Dekretuaren 91. eta 92. artikuluen arabera.
Iragarki honek interesdunei egindako banakako jakinarazpen gisa balioko du,
hurrengo ohartarazpenekin batera:
1.- Trafikoko Arau-hausteak Izapidetzeko Zentro Automatizatuan arau-haustea egin
zenean ibilgailuaren gidaria zenari dagozkion datuen berri eman beharko duzu 20 egun
naturaleko epean: izena, bi abizen, helbide osoa eta gidatzeko baimenaren edo
lizentziaren zenbakia (Gidaria Gidarien eta Arau-hausleen Erregistroan inskribatuta ez
badago, Espainian gidatzeko ahalmena ematen dion administrazio-baimenaren kopia
aurkeztu beharko duzu). Era berean, espediente zenbakiaren eta ibilgailuaren
matrikularen berri ere eman beharko duzu (6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren
11.1 a) artikulua).
2.- Goian adierazitako epea zenbatzen hasiko da iragarki hau argitaratzen denetik 20
egun natural igarota.
3.- Arau-haustearen gidari erantzulea aipatutako epean identifikatzen ez bada edo
beharrezko datuak ez aipatzeak jakinarazpena galarazten badu, titularra edo errentaria
arau-hauste oso larri baten egilea izateagatik zehatua izango da; hain zuzen, jatorrizko
arau-hausterako aurreikusitako isunaren bikoitzaz zehatzen baita arau-hauste arina bada
eta hirukoitzaz larria edo oso larria bada (6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 77. j)
eta 80.2 b) artikuluak).
4.- Idazkia posta ziurtatu bidez bidali beharko duzu helbide honetara: Doctor Ornilla
kalea, 1A, 48004 Bilbao edo aurkeztu Zuzenean zerbitzuko bulegoetan (Gran Vía, 85 Bilbao; Andia, 13 - Donostia-San Sebastián; Ramiro Maeztu, 10 - Vitoria-Gasteiz) edo
39/2015 Legearen 16.4 artikuluak aurreikusten dituen gainerako lekuetan. Era berean,
aurkez dezakezu era telematikoan www.euskadi.eus/trafikoisunak web-orrian. Aurkezpen
telematikoa nahitaezkoa da 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan aipatzen diren guztientzat.
Aurrez aurreko kontsultak Zuzenean zerbitzuko bulegoetan egingo dira.
Informazio gehiago nahi baduzu, Zuzenean - Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren
bidez jaso dezakezu (tel.: 945-018000) edo www.trafikoa.euskadi.eus web-orrian nire
isunak kontsultatu nabarmenduan.
Bilbao, 2025(e)ko ekainaren 3(a).- Instruktorea, EKAITZ AMEZUA ARAMBURU

cve: BOE-N-2025-00bea4a7fe38443c4c3798579f038a93e8c490fb
Verificable en https://www.boe.es

Núm. 142