Administración Local. Bizkaia. Ayuntamiento De Getxo. (BOE-N-2025-428959)
Anuncio de notificación de 11 de junio de 2025 en procedimiento sancionador de vehículos abandonados.
5 páginas totales
Página
Zahoribo únicamente muestra información pública que han sido publicada previamente por organismos oficiales de España.
Cualquier dato, sea personal o no, ya está disponible en internet y con acceso público antes de estar en Zahoribo. Si lo ves aquí primero es simple casualidad.
No ocultamos, cambiamos o tergiversamos la información, simplemente somos un altavoz organizado de los boletines oficiales de España.
BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO
Viernes 13 de junio de 2025

Supl. N. Pág. 4

Iragarkia: 2025eko Ekainaren 11ko Jakinarazpena. Horren bidez, zerrendatutako
ibilgailuen titularrei errekerimendua egin zaie jakinarazpen-saioa alferrik izateagatik,
ustez abandonatuta dauden ibilgailuak Getxoko ibilgailuen gordailutik kentzeko.
JAKINARAZPENA: Ondorengo zerrendako ibilgailu eta berauen gidari edota jabeei
jakinarazten ahaleginduta, baina ezin izan da egin jakinarazpen-saioa alferrik izateagatik,
iragarki han argitaratzen da EAOn, Herri- Administrazioen Lege-Jaurbideari eta
Guztientzako Administrazio- Jardunbideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44
atalean eta honekin batera etorririk ezargarri diren gainontzeko arauetan xedatutakoa
betez.
Eta behingoaz jarraraztekoak dira:
Erantsitako taulan ageri diren ibilgailuak Getxoko udal-gordailuan daude, 6/2015
Legegintzako Errege Dekretuak onartutako trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari
eta bide-segurtasunari buruzko legearen testu bategina hausteagatik, eta ibilgailua
hondarrez tratatzeko administrazio-prozedura hasi da.
Urriaren 30ko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onetsi zuen Trafiko, Motordun
Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bateginaren 105.
eta 106. artikuluetan xedatutakoari eta bide publikoan utzitako ibilgailuak bertatik
kentzea, honako arrazoi hau dela-eta:
Bi hilabete baino gehiago igaro direlako ibilgailua ibilgetu edo bide publikotik kendu
eta administrazioak gordailatu zuenetik, eta titularrak ez du alegaziorik aurkeztu.
HILABETEKO epea duzu, iragarki hau argitaratzen denetik, ibilgailua kentzeko,
sortutako tasak ordaindu ostean, hain zuzen ere, garabiari dagokion tasa eta udal
biltegian egoteagatiko eta zaintzeagatiko tasa, ibilgailuak bide publikotik kentzeko eta
udal biltegian gordetzeko tasa arautzen duen ordenantza fiskalean xedatutakoaren
arabera.
Interesdunei ohartarazten zaie ibilgailua adierazitako epean kentzen ez badute,
administrazio premiamenduaren bidez egikarituko dela. Horrez gain, aipatutako
ibilgailuaren ofiziozko baja eskatuko da eta ibilgailuak tratatzeko baimendutako zentro
batera eramango da, birrintzeko eta deskontaminatzeko, Urriaren 30ko 6/2015
Legegintzako Errege Dekretuak onetsi zuen Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta
Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bateginaren 106 artikuluan xedatutakoaren
arabera.
Halaber, ohartarazten zaizu agindu hau bete ezean, zehapen espedientea hasiko
dela, ekonomia zirkularrerako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko
7/2022 Legean xedatutakoaren arabera; arau-haustea larritzat jotzen bada (109.b.1
artikulua) 2.001 eurotik 100.000 eurorainoko isunarekin zeha daiteke, edo 20.000
eurorainokoa (109.c artikulua), arau-haustea arintzat jotzen bada., zenbatekoaren
txikiagatik arau-haustea larria edo oso larria ez izatekotan (art. 109 a.1), arintzat joko da
eta isuna, kasu horretan, 2.000 eurorainoko isunarekin zehatuko dira.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Getxoko Udaltzaingoaren Administrazio
Unitatera joan zaitezke, Alango kalean dagoena, z.g., eta telefono zenbakia 94-466.02.00
duena; erreferentzia gisa 26/2025 espedientea adierazi behar da.
Getxon, 205eko ekainaren 11n- Aurora Barrio Pazo and.- Administrazio Orokorreko
teknikaria - Getxoko Udaltzaingoa.

cve: BOE-N-2025-05dc241bff751edcecc6c81f1ab48a98fee7d0af
Verificable en https://www.boe.es

Núm. 142