Comunidades Y Ciudades Autónomas. Comunidad Autónoma Del País Vasco. Departamento De Seguridad. (BOE-N-2025-428146)
Anuncio de notificación de 10 de junio de 2025 en procedimiento de expedientes sancionadores de tráfico: requerimientos de identificación de conductor dictados por la Oficina Territorial de Tráfico de Gipuzkoa, y requerimientos de ampliación de datos facilitados sobre los conductores.
5 páginas totales
Página
Zahoribo únicamente muestra información pública que han sido publicada previamente por organismos oficiales de España.
Cualquier dato, sea personal o no, ya está disponible en internet y con acceso público antes de estar en Zahoribo. Si lo ves aquí primero es simple casualidad.
No ocultamos, cambiamos o tergiversamos la información, simplemente somos un altavoz organizado de los boletines oficiales de España.
BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO
Viernes 13 de junio de 2025

Supl. N. Pág. 4

Jakinarazpen pertsonala ematen saiatu arren, ezinezkoa izan denez, prozedurako
interesdunak ezezagunak direlako, edo jakinarazpena egiten saiatu arren, ezin izan
delako egin, iragarki honen bidez jakinarazten dira Gipuzkoako Trafikoko Lurralde
Bulegoak izapidetu dituen eta, halaber, jarraian zerrendatzen diren espedienteetako
gidari erantzuleak identifikatzeko errekerimenduak, bai eta interesatuek errekerimendu
horiekiko eskatutako datu-handitzeak; Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta
Bide Segurtasunari buruzko Legea onartzen duen urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako
Errege Dekretuaren 91. eta 92. artikuluen arabera.
Iragarki honek interesdunei egindako banakako jakinarazpen gisa balioko du,
hurrengo ohartarazpenekin batera:
1.- Trafikoko Lurralde Bulego horretan arau-haustea egin zenean ibilgailuaren gidaria
zenari dagozkion datuen berri eman beharko duzu 20 egun naturaleko epean: izena, bi
abizen, helbide osoa eta gidatzeko baimenaren edo lizentziaren zenbakia (Gidaria
Gidarien eta Arau-hausleen Erregistroan inskribatuta ez badago, Espainian gidatzeko
ahalmena ematen dion administrazio-baimenaren kopia aurkeztu beharko duzu). Era
berean, espediente zenbakiaren eta ibilgailuaren matrikularen berri ere eman beharko
duzu (6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 11.1 a) artikulua).
2.- Goian adierazitako epea zenbatzen hasiko da iragarki hau argitaratzen denetik 20
egun natural igarota.
3.- Arau-haustearen gidari erantzulea aipatutako epean identifikatzen ez bada edo
beharrezko datuak ez aipatzeak jakinarazpena galarazten badu, titularra edo errentaria
arau-hauste oso larri baten egilea izateagatik zehatua izango da; hain zuzen, jatorrizko
arau-hausterako aurreikusitako isunaren bikoitzaz zehatzen baita arau-hauste arina bada
eta hirukoitzaz larria edo oso larria bada (6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 77. j)
eta 80.2 b) artikuluak).
4.- Idazkia posta ziurtatu bidez bidali beharko duzu helbide honetara: Vitoria-Gasteiz
etorbidea, zk 3 -3.solairua, 20018 Donostia edo aurkeztu Zuzenean zerbitzuko
bulegoetan (Gran Vía, 85 - Bilbao; Andia, 13 - Donostia-San Sebastián; Ramiro Maeztu,
10 - Vitoria-Gasteiz) edo 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak aurreikusten dituen gainerako
lekuetan. Era berean, aurkez dezakezu era telematikoan www.euskadi.eus/trafikoisunak
web-orrian. Aurkezpen telematikoa nahitaezkoa da 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan
aipatzen diren guztientzat. Aurrez aurreko kontsultak Zuzenean zerbitzuko bulegoetan
egingo dira.
Informazio gehiago nahi baduzu, Zuzenean - Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren
bidez jaso dezakezu (tel.: 945-018000) edo www.trafikoa.euskadi.eus web-orrian nire
isunak kontsultatu nabarmenduan.
Donostia, 2025(e)ko ekainaren 10(a).- Instruktorea, MARÍA DE LA BLANCA
MARTÍNEZ GUTIÉRREZ

cve: BOE-N-2025-9f298f031f484454dc6112ef713ad45b0a8780f9
Verificable en https://www.boe.es

Núm. 142