Comunidades Y Ciudades Autónomas. Comunidad Autónoma Del País Vasco. Departamento De Seguridad. (BOE-N-2025-428143)
Anuncio de notificación de 10 de junio de 2025 en procedimiento de expedientes sancionadores de tráfico: denuncias y acuerdos de incoación dictados por la Oficina Territorial de Tráfico de Gipuzkoa.
10 páginas totales
Página
Zahoribo únicamente muestra información pública que han sido publicada previamente por organismos oficiales de España.
Cualquier dato, sea personal o no, ya está disponible en internet y con acceso público antes de estar en Zahoribo. Si lo ves aquí primero es simple casualidad.
No ocultamos, cambiamos o tergiversamos la información, simplemente somos un altavoz organizado de los boletines oficiales de España.
BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO
Viernes 13 de junio de 2025

Supl. N. Pág. 6

Jakinarazpen pertsonala ematen saiatu arren, ezinezkoa izan denez, prozedurako
interesdunak ezezagunak direlako, edo jakinarazpena egiten saiatu arren, ezin izan
delako egin, jakinarazten dira jarraian zerrendatzen diren espedienteen salaketak eta
hasteko erabakiak (Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari
buruzko Legea onartzen duen urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren
91. eta 92. art.). Iragarki honek interesdunei egindako banakako jakinarazpen gisa
balioko du, hurrengo ohartarazpenekin batera:
1.- Isuna 20 egun naturaleko epean ordainduz gero, zenbatekoa %50ean murriztuko
da, eta (6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 93.1 eta 94. artikuluak): a) Alegazioak
egiteari uko egingo dio; b) Prozedura amaituko da, ebazpen adierazia eman beharrik izan
gabe; c) Administrazio-bidea bukatuko da; hala ere, errekurtsoa aurkez daiteke
administrazioarekiko auzien jurisdikzioan 2 hilabeteko epean, ordainketa egiten den
hurrengo egunetik kontatzen hasita; d) Administrazio-zehapenaren irmotasuna eta,
ordainketa egin eta hurrengo egunean puntuak kenduko dira; e) Puntuak galtzea ez
dakarten arau-hauste arin edo larriak direnean, zehapena ez da aurrekari gisa kontuan
hartuko Gidarien eta Arau-hausleen Erregistroan. Salbuespena: 6/2015 Legegintzako
Errege Dekretuaren 77. artikuluaren h), j) n), ñ), o), p), q) eta r) paragrafoen aurkako
arau-hausteak ezingo dira deskontuarekin ordaindu.
2.- % 50eko deskontuari heldu ezean, alegazioak egin ahalko dituzu, baita froga
proposatu ere, 20 egun naturaleko epean (6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 95.1
artikulua). Jakinarazitako salaketak eta hasteko erabakiak zehapen-prozedura hasten du.
Instruktorea organo eskuduna da zehapen-espedientea izapidetzeko. Lurraldeko
arduraduna organo eskuduna da zehatzeko (Segurtasun Sailaren Egitura Organiko eta
Funtzionalari buruzko Dekretua).
3.- 20 egun naturaleko epean alegaziorik egin ez eta isuna ordaintzen ez baduzu,
salaketak eta hasteko erabakiak ebazpen-egintzaren ondorioa izango du ebazpen
zehatzaile adierazia eman beharrik gabe, eta 30 egun natural geroago zehapena
betearaziko da. Bakarrik administrazioarekiko auzibidez errekurritu ahalko da (6/2015
Legegintzako Errege Dekretuaren 87.3 e) eta 95.4 artikuluak).
4.- Arau-haustearen erantzukizuna gidariarena izanez gero eta zeu ez bazina, ez
ordaindu isuna. Gidaria identifikatu egin beharko duzu (gidatzeko baimenaren/
lizentziaren zenbakia, izena eta bi abizen eta helbidea) 20 egun naturaleko epean.
Gidaria Gidarien eta Arau-hausleen Erregistroan inskribatuta ez badago, Espainian
gidatzeko ahalmena ematen dion administrazio-baimenaren kopia aurkeztu beharko
duzu.
5.- Goian adierazitako epeak zenbatzen hasiko dira iragarki hau argitaratzen denetik
20 egun natural igarota.
6.- Idazkiak posta ziurtatu bidez bidali beharko dituzu helbide honetara: VitoriaGasteiz etorbidea, zk 3 -3.solairua, 20018 Donostia edo aurkeztu Zuzenean zerbitzuko
bulegoetan (Gran Vía, 85 - Bilbao; Andia, 13 - Donostia-San Sebastián; Ramiro Maeztu,
10 - Vitoria-Gasteiz) edo 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak aurreikusten dituen gainerako
lekuetan. Era berean, aurkez dezakezu era telematikoan www.euskadi.eus/trafikoisunak
web-orrian. Aurkezpen telematikoa nahitaezkoa da 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan
aipatzen diren guztientzat. Aurrez aurreko kontsultak Zuzenean zerbitzuko bulegoetan
egingo dira.
7.- Ordainketa burutzeko www.trafikoa.euskadi.eus web-orrira sartu eta dagokion
ordainketa-agiria sortu beharko duzu.
Informazio gehiago nahi baduzu, Zuzenean - Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren
bidez jaso dezakezu (tel.: 945-018000) edo www.trafikoa.euskadi.eus web-orrian nire
isunak kontsultatu nabarmenduan.

cve: BOE-N-2025-c5f3cb0d7a2216e192cf9f70c1a2b9d96d27985a
Verificable en https://www.boe.es

Núm. 142