Administración Local. Bizkaia. Ayuntamiento De Bilbao. (BOE-N-2025-425249)
SUBDIRECCIÓN JURÍDICO-ADMINISTRATIVA. Anuncio de notificación de 10 de junio de 2025 en procedimiento de incoación sancionador tramitado en el expediente 2025-038564 por no llevar correa el perro.
5 páginas totales
Página
Zahoribo únicamente muestra información pública que han sido publicada previamente por organismos oficiales de España.
Cualquier dato, sea personal o no, ya está disponible en internet y con acceso público antes de estar en Zahoribo. Si lo ves aquí primero es simple casualidad.
No ocultamos, cambiamos o tergiversamos la información, simplemente somos un altavoz organizado de los boletines oficiales de España.
BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO
Núm. 141

Jueves 12 de junio de 2025

Supl. N. Pág. 4

Saiatu arren, ezin izan zaio jakinarazpenik egin …..-ri (NAN zk. 79.137.428-V),
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015
Legearen 40.artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera. Beraz, lege horren 44.
artikulua betez, argitara ematen da iragarki hau, Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko
zinegotzi ordezkariaren 2025ko maiatzaren 27ko ebazpenaren bidez hasitako
2025-038564 zehapen-prozedura jakinarazteko. Ebazpenak hauxe dio:
LEHENENGOA.- Zehapen-prozedura hastea arau-haustea ustez egin duen
pertsonari, ………….. jaunari (NAN zk.: 79.137.428-V; helbidea: …………………………
….), jarraian aipatzen diren egitateetan eta arrazoietan oinarriturik:
- Ustez zehatu daitezkeen egitateak: Espazio publikoetan, ez edukitzea txakurra
konpainia-animaliaren ezaugarrietarako egokia den eta gehienez ere metro bi luze
izango den uhal batekin loturik.
-Arau-hausteak izan lezakeen kalifikazio juridikoa: Arau-hauste arina, Bilboko udalmugarteko etxeko animalien babesa, ongizatea eta edukitze arduratsua arautzen duen
Ordenantzaren 36.1.18 artikuluaren arabera.
-Aurreikusitako zehapena: Bilboko udal-mugarteko etxeko animalien babesa,
ongizatea eta edukitze arduratsua arautzen duen Ordenantzaren 37.1.a) artikuluaren
arabera, egitateak benetakoak direla eta erantzukizuna pertsona erruztatuarena dela
berresten bada, aurreikusitako zehapena 100 euro eta 3.000 eurora bitarteko isuna da.
-Proposatutako zehapena: Aipatutako ordenantzaren 36.1.18) artikuluaren arabera
eta 37.1.a) artikuluari lotuta, 100 euroko isuna ezartzea proposatzen da.
BIGARRENA.- Prozeduraren instrukzioa M. Josune Erauzkin Sekzio Juridiko-buruari
dagokio, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. eta 24. artikuluetan ezarritako
bateraezintasun- eta errekusazio-araubidearekin bat etorrita.
HIRUGARRENA.- Prozedura hau izapidetzeko eta ebazteko gehieneko epea 6
hilabete izango da, prozedura hasten den egunetik aurrera, Euskal Administrazio
Publikoen zehatzeko ahalari buruzko martxoaren 16ko 1/2023 Legearen 49.1 artikuluan
eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko
39/2015 Legearen 21. artikuluan xedatutakoaren arabera.
LAUGARRENA.- Ebazpen hau jakinaraztea, eta interesdunari ohar hauek egitea:

Ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, 15 egun balioduneko epea du
interesdunak eskubidez egoki iruditzen zaizkion alegazioak egiteko; horretarako, nahi
dituen dokumentu eta informazioak aurkeztu ahal izango ditu. Gainera, frogak proposatu
ahal izango ditu, erabili nahi dituen baliabideak zehaztuz. Bestalde, espedientea une oro
ikusteko aukera izango du. Horretarako, alegazioak hemen aurkez daitezke:
- Bilboko Udalaren Erregistro Orokorra (Ernesto Erkoreka plaza 12), edo barrutiko
udal-bulegoetako erregistro laguntzaileetako edozein, aurrez aurre edo elektronikoki.
- Posta-bulegoak
- Edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko
39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako edozein bide erabiliz.
c) Interesdunak ez badu alegaziorik aurkezten 15 egun balioduneko epean, kontuan
izanik prozedura hasteko erabaki honek irizpen zehatz bat jasotzen duela egotzitako
erantzukizunari buruz, prozedura hasteko erabakia ebazpen-proposamentzat hartu ahal
izango da, eta, horren ondorioz, berehala igorriko zaio ebazteko eskumena duen
organoari, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 64. artikuluaren eta martxoaren 16ko 1/2023
Legearen 37.1.g) eta 40.5 artikuluen arabera.

cve: BOE-N-2025-a68c1002a97cc479859ddf53e0040de3ebab5a71
Verificable en https://www.boe.es

Etxeko Animaliak Babesteari buruzko ekainaren 30eko 9/2022 Legearen 47.a)
artikuluan ezarritakoaren arabera, alkatea da prozedura hau ebazteko organo eskuduna,
baina ahalmen hori Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi ordezkariari eskuordetu zaio.