Administración Local. Bizkaia. Ayuntamiento De Bilbao. (BOE-N-2025-417010)
SUBDIRECCIÓN JURÍDICO-ADMINISTRATIVA. Anuncio de notificación de 6 de junio de 2025 en procedimiento de contestación a las alegaciones presentadas a la Ordenanza municipal reguladora de la protección, bienestar y tenencia responsable de los animales de compañía en el término municipal de Bilbao (Expediente nº 2024-014264).
34 páginas totales
Página
Zahoribo únicamente muestra información pública que han sido publicada previamente por organismos oficiales de España.
Cualquier dato, sea personal o no, ya está disponible en internet y con acceso público antes de estar en Zahoribo. Si lo ves aquí primero es simple casualidad.
No ocultamos, cambiamos o tergiversamos la información, simplemente somos un altavoz organizado de los boletines oficiales de España.
BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO
Martes 10 de junio de 2025

Supl. N. Pág. 23

Katu komunitarioen errespetua eta babesa pertsonen eskubideekin orekatu behar
dira. Urtero, Udalak katuekin lotutako kexa ugari jasotzen ditu, udalerriko kaleetan
egotearen alde zein aurka.
Katuen koloniak bizilagunen arteko gatazkak sortzen dituzten eremuetan kokatzeak
bizikidetza baketsurako eskubidea urra dezake, batez ere zaratak, usainak, zikinkeria
edo osasun-arriskuak eragiten baditu. Ildo horretan, kolonia batek bizikidetza-arazoak
sortzen baditu, bizilagunen ongizatea lehenetsi behar da.
Leku jakin batean katu-koloniak sortzea ez da bat-bateko gertaera bat; gehienetan
norbaitek jaten ematen dielako gertatzen da. Egunero jakiak uzten dituzte leku berean,
inguruetan dabiltzan katuak erakarriz eta bertan bizitzen jartzea mesedetuz. Katu
komunitarioak beren ingurunera egokituta daude, eta, beste espezie batzuek bezala,
modu naturalean aurkitzen dute janaria. Gizakiek katuak elikatzeak tokiko ekosistemaren
oreka hausten laguntzen du. Horregatik, beharrezkoa da katuen elikadura eta elikatzepuntuen kopurua mugatzea, ez daitezen kontrolik gabe ugaldu.
Berariaz adierazten da ikastetxeen eta ospitaleen inguruetan ezin dela katu-koloniarik
egon,
pertsona
bereziki
kalteberak
daudelako
(adingabeak,
pertsona
immunodeprimituak, etab.), eta horrelako lekuetan gaixotasunak transmititzeko arriskua
ahalik eta gehien murriztu behar delako. Koloniek sortzen dituzten hondakin organikoek
eremu sentikorrak kutsa ditzakete, hala nola eskoletako patioak edo ospitaleetako
sarbide-eremuak.
Katu komunitarioen udal erroldak, informazio-tresna gisa, Udalak dauzkan datu
guztiak biltzen ditu, bai aitortutako kolonienak, bai gainerako katu-taldeenak.
Errolda horrek, gainera, kolonien seinaleztapen publikoari soluzio digitala ematen dio,
seinaleztapen fisikoaren ondorio negatiboak saihestuz, hala nola abandonurako
gonbidapena edo kolonietako bandalismoa. Horrez guztiaz gain, etorkizunean beste
seinale mota batzuk jartzeko aukera dago.
Udalak beharrezkotzat jotzen dituen protokoloak garatuko ditu, Etxeko Animaliak
Babesteari buruzko ekainaren 30eko 9/2022 Legea betetzeko betiere, katu
komunitarioekin eta katu-koloniekin lotutako udal-jarduketak ezartzeko. Protokolo horiek
animaliak errespetatuko dituzte eta era guztietako arazoak (bizikidetzakoak, animalien
ongizatekoak, animalien osasunekoak, osasun publikokoak, ingurumenekoak eta
segurtasunekoak) saihesteko neurri egokiak ezarriko dituzte.
Protokoloak webgunean argitaratuko dira, herritarrei modu irisgarri eta gardenean
jakinarazteko ezarritako irizpideak eta horiek ez betetzeak dakartzan ondorioak.
Pertsona elikatzailearen egiaztagiriari dagokionez, argitaratutako protokoloak bete
beharko dira dokumentu hori eskuratzeko. Pertsona horiei "elikatzaile" esaten zaie eta ez
"zaintzaile", haien jarduera nagusia katuei janaria ematea baita.
Dokumentu hau pertsona horiek "elikatzaile" direla egiaztatzeko eta katuak (bakarrik
euren kolonietako kide direnak) elikatzeko ematen da soilik. Dokumentu hori ez da
administrazio-baimena inola ere. Beraz, ez da administrazio-prozedura bat, zentzu
hertsian. Kontua ez da eskubide baten gauzapena arautzea, elikatzaileek ez baitute
euren kolonietako katuak elikatzeko eskubidea. Ordenantzan xedatutakoa betetzearen
baldintzapean baimentzen da jardun hori.

cve: BOE-N-2025-139881fa646839ab4e23bb06d733a1647ace05fd
Verificable en https://www.boe.es

Núm. 139