Administración Local. Bizkaia. Ayuntamiento De Bilbao. (BOE-N-2025-417010)
SUBDIRECCIÓN JURÍDICO-ADMINISTRATIVA. Anuncio de notificación de 6 de junio de 2025 en procedimiento de contestación a las alegaciones presentadas a la Ordenanza municipal reguladora de la protección, bienestar y tenencia responsable de los animales de compañía en el término municipal de Bilbao (Expediente nº 2024-014264).
34 páginas totales
Página
Zahoribo únicamente muestra información pública que han sido publicada previamente por organismos oficiales de España.
Cualquier dato, sea personal o no, ya está disponible en internet y con acceso público antes de estar en Zahoribo. Si lo ves aquí primero es simple casualidad.
No ocultamos, cambiamos o tergiversamos la información, simplemente somos un altavoz organizado de los boletines oficiales de España.
BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO
Martes 10 de junio de 2025

Supl. N. Pág. 16

faktore batzuk, eta horren arabera baloratuko du albaitari profesional elkargokide batek
behaketa egin behar dion animalia erasotzaileari; kasu horretan, horren berri eman
beharko dio txakurraren titularrari.
Ordenantzaren 16.1, 16.2 eta 16.3 artikulua:
1.- Txakur baten etologiak hala eskatzen badu eta jarduteko eskumena Bilboko
Udalak badu, txakurra Bilbon erroldatuta dagoelako edo titularra Bilbon bizi delako,
eskumena duen udal-organoak edukitza-baldintza berezi batzuk ezarri ahal izango ditu
txakur horretarako. Ebazpen hori AIEOri jakinarazi beharko zaio, eta baldintza berezi
horiek zein diren zehaztuta egongo da bertan; hala nola muturrekoa eramatea, 2 metro
baino gutxiagoko uhala erabiltzea, arnesik ez erabiltzea, ezaugarri berezi batzuk dituzten
leku pribatuetan egotea, edo agintaritzak beharrezko jotzen duen beste edozein
baldintza. Baldintza berezi horiek guztiak txakurraren pasaporte/liburuxka ofizialean jaso
beharko dira.
2.- 6.Aipatutako baldintza horiek ezartzen badira, erantzukizun zibileko aseguru bat
egin beharko du titularrak, gutxienez 120.000 euroko estaldurakoa. Aseguratutako
zenbateko horretan ez da inolako frankiziarik sartuko.
3.- 7.Baldintza berezi batzuk betez eduki behar diren txakurren titularrek aukera
izango dute ezarritako baldintza berezi horiek kentzea eskatzeko, lehenengo paragrafoan
adierazten den ebazpenaren jakinarazpena jaso eta urtebeteko epean. Eskabidearekin
batera, baimendutako trebatzaile baten edo txakurren etologian espezialista den baten
ziurtagiria aurkeztu beharko da, zeinean adieraziko baita animalia trebakuntza-zentro
batera joan dela erasoa eragin zuten portaera-arazoak konpontzeko, eta, era berean,
albaitari profesional kolegiatu baten txosten arrazoitu bat ere aurkeztu beharko da,
animaliaren arriskugarritasun potentziala baloratuko duena.
Ordenantzaren 17.1, 17.2 eta 17.5 artikulua:
1.- Edozein tituluren bidez lagatzen edo eskualdatzen diren txakur eta katuak antzutu
egin beharko dira beti entregatu aurretik. Konpainia-animaliaren adinagatik, egoera
fisikoagatik edo osasun-egoeragatik ezin bada antzutu, titular edo arduradun berriak
animalia gehienez ere sei hilabeteko epean antzutzeko konpromisoa sinatu beharko du,
lagapena egiten denetik aurrera, salbu eta albaitari profesional elkargokideak txosten
baten bidez justifikatzen badu ezin dela antzutu.
2.- Txakurraren edo katuaren titulartasuna legatuaren edo herentziaren bidez
eskuratzen denean, jaraunsleak edo legatu-hartzaileak eskuratze-datatik hilabeteko
epean antzutzeko betebeharra izango du, salbu eta albaitari profesional elkargokideak
txosten baten bidez justifikatzen badu ezin dela antzutu.
5. 10.Antzutzea albaitari profesional elkargokideek bakarrik egin ahal izango dute,
minik eragin gabe eta anestesiarekin.
Ordenantzaren 18.1 eta 18.3 artikulua:
1.- 4.Konpainia-animalien titularrak arduratuko dira animalia hilak kudeatzeaz.
Kudeaketa hori giza kontsumorako ez diren animalia-jatorriko azpiproduktuak suntsitu eta
kontrolatzeari buruz indarrean dagoen araudiaren eta aplikatu beharreko gainerako
araudiaren arabera egingo da.
3.- 6.Bilboko Udalari dagokio bide publikoan dauden konpainia-animalia hilak bertatik
kentzea. Jasotako hilotza nahitaez identifikatuta egon behar duen konpainia-animalia
batena bada, mikrotxipa irakurri eta animaliaren heriotzaren berri emango zaio titularrari.
Hark hartuko du bere gain hilotzaren kudeaketaren kostua. Banakako identifikazioa eduki
beharko lukeen konpainia-animalia batek ez badu identifikaziorik, argazki bat egingo zaio
identifikatzeko, eta ahalegina egingo da datuak bildu eta titularra aurkitzeko. Horrek ez du
eragotziko behar diren jarduketak egitea, baldin eta arau-haustetzat jo litekeen zantzurik
edo frogarik aurkitzen bada.

cve: BOE-N-2025-139881fa646839ab4e23bb06d733a1647ace05fd
Verificable en https://www.boe.es

Núm. 139