Administración Local. Bizkaia. Ayuntamiento De Getxo. (BOE-N-2025-417012)
Anuncio de notificación de 6 de junio de 2025 en procedimiento sancionador de limpieza urbana.
5 páginas totales
Página
Zahoribo únicamente muestra información pública que han sido publicada previamente por organismos oficiales de España.
Cualquier dato, sea personal o no, ya está disponible en internet y con acceso público antes de estar en Zahoribo. Si lo ves aquí primero es simple casualidad.
No ocultamos, cambiamos o tergiversamos la información, simplemente somos un altavoz organizado de los boletines oficiales de España.
BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO
Martes 10 de junio de 2025

Supl. N. Pág. 4

HERRITARREN
SEGURTASUNA
ARLOA.
Zehapen-espedientea
hasteko
erabakiaren jakinarazpen-iragarkia, Getxoko hiri garbiketari buruzko udal ordenantzaren
urraketa arina egiteari buruzkoa. (61/2025 esp.)
JAKINARAZPENA.- Hiri garbiketari buruzko udal ordenantza urratzeagatiko jarraian
adierazten den zehapen-prozeduran hasiera-ebazpena beren beregi jakinarazten saiatu
ondoren, eta kontuan izanik zenbait arrazoiren ondorioz jakinarazpen hori ezin izan dela
gauzatu (arrazoiak aipatutako espedientean jasota daude), Estatuko Aldizkari Ofizialean
iragarki hau argitaratuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari
eta baterako gainerako xedapenetan xedatutakoari buruzko urriaren 1eko 39/2015
Legearen 44. artikuluan ezarritakoa betez.
Hori Herritarren Segurtasunerako Arloko zinegotziak onartutako ebazpenaren
arabera jakinarazten da, ondoren adierazten den moduan:
1.- Interesdunari 15 egun ematea, jakinarazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik
zenbatzen hasita, bere defentsarako egokitzat jotzen dituen alegazio, dokumentu eta
informazioak aurkezteko eta, hala nahi izanez gero, froga proposatu eta egiteko Aurora
Barrio Pazo andrearen aurrean, Udaltzaingoaren Administrazio Unitateari atxikitako
teknikari juridikoa eta prozedura honen instruktore. Hala, ezetsia ahal izango da, Sektore
Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. eta 24.
artikuluetan aurreikusitakoaren arabera. Horrez gain, interesdunari ohartarazten zaio
epean alegaziorik aurkeztu ezean, erabaki hau ebazpen proposamentzat jo ahalko dela.
2.- Interesdunari jabearaztea bere erantzukizuna onar dezakeela. Horretarako,
zehapen ekonomikoa borondatez ordaindu beharko du prozedura ebatzi baino aurretik,
eta, hala, prozedura ebatziko da zehapenaren %20ko murrizketarekin. Zehapenaren
murrizketaren eraginkortasuna bi baldintzapean dago: atzera egitea edo zehapenaren
kontra administrazio bidean dagoen edozein egintza edo errekurtsori uko egitea.
3.- Prozeduraren hasieratik 6 hilabete igaro badira ebazpena eman gabe,
espedientea iraungitzat joko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura
Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 106.5. artikulua betez.
4.- Interesdunari iragartzea Apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 n) artikuluaren
arabera, Toki Araubidearen legea arautzen duena, Udalbatzako Alkate-Mahaiburua da
zehapen espedienteen ebazpenerako eskuduna den organoa. Eskumen hori Idazkaritza
Orokorreko eta Herritarren Segurtasuneko Arloko zinegotziari eskuordetu zaio, uztailaren
5eko Alkatetzaren 3605/2023 zko. Dekretua betez.
5.- Jakinarazten den egintzaren testu osoa lortzeko, baita zehapenaren ordainketagutuna jasotzeko ere, interesdunak Udaltzaingoaren administrazio-bulegoetara jo dezake
08:30etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera, Getxoko Alango kaleko 25 zenbakian
dagoen Hiritarren Segurtasunerako eraikinean.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko
39/2015 Legearen 112. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, ebazpen honen aurka ezin
izango da errekurtsorik aurkeztu izapideko egintza delako.
Getxon, 2025eko ekainaren 6an - Aurora Barrio Pazo and.- Administrazio Orokorreko
teknikaria. Getxoko Udaltzaingoaren Instruktorea.

cve: BOE-N-2025-3ed9f70a4dfd170aeca0ba8bb9637783c2573639
Verificable en https://www.boe.es

Núm. 139