Administración Local. Gipuzkoa. Ayuntamiento De Arrasate/mondragón. (BOE-N-2025-417139)
Anuncio de notificación de 5 de junio de 2025 en procedimiento sancionador.
4 páginas totales
Página
Zahoribo únicamente muestra información pública que han sido publicada previamente por organismos oficiales de España.
Cualquier dato, sea personal o no, ya está disponible en internet y con acceso público antes de estar en Zahoribo. Si lo ves aquí primero es simple casualidad.
No ocultamos, cambiamos o tergiversamos la información, simplemente somos un altavoz organizado de los boletines oficiales de España.
BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO
Martes 10 de junio de 2025

Supl. N. Pág. 3

Eranskinean jasotzen den ebazpena zuzenean jakinaraztea hutsegin duenez,
39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura
Erkidearenaren 42 eta 44 artikuluen arabera, iragarki hau argitaratuko da adierazten den
interesdunak jakin dezan eta horrentzako jakinarazpenaren balioa izango du.
Ondoko zehaztapenak kontuan izan behar dira:
1.- Ebazpenak osotasunean argitaratzen ez direnez aipatutako 39/2015 Legearen 46.
artikuluarengatik, adierazten da horien testu osoa interesdunen eskura dagoela
Arrasateko Udaleko Obra, Zerbitzu, Mantentze eta Auzoak Sailean (Herriko Plaza, z/g.),
gehienez 15 egun naturaleko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu
eta hurrengo egunetik aurrera, ordutegia 09:00-15:00, astelehenetik egubakoitzera arte.
Epe hori igarotakoan ez bada agertu, jakinarazpena joko da egintzat legezko ondorio
guztietarako, agertzeko jarritako epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera.
2.- Erreferentziatutako espedienterako epeen kontabiliazioarako, jakinarazpen
datatzat hartuko da Estatuko Aldizkari Ofizialean iragarki hau argitaratzen denekoa.
3.- Jakinarazten diren ebazpenen aurka jarri daitezkeen errekurtsoak: Erabaki hau
behin betikoa da, eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Edozelan ere, NAHI
IZANEZ GERO, haren aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu aurretik,
BERRAZTERTZE ERREKURTSOA aurkeztu dezakezu; horretarako, HILABETEKO
EPEA duzu, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, haren aurka,
zuzenean ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZI ERREKURTSOA aurkeztu dezakezu
Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian edo auzi jartzaileak berak aukeratuko balu
bere helbideko Administrazio Auzigaietako Epaitegian, Donostian; horretarako, BI
HILEKO epea duzu, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita.
Hori guztia egin dezakezu urriaren 1eko 39/2015 Legearen 114 c), 123 eta 124
artikuluetan eta horiekin bat datozenetan xedatutakoaren arabera, eta uztailaren 13ko
29/1998 Legeak, Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duena, 8, 25, 46
artikuluetan eta horiekin bat datozenetan xedatutakoaren arabera.
Eta horretaz gainera, bidezkotzat jotzen baduzu, beste edozein egintza edo
errekurtso aurkeztu dezakezu.
4.- Zehapenaren zenbatekoa ordaindu beharko da HILABETEKO EPEan Udalak
gaitutako Banku Entitateetan eta Udalaren dirubilketa bulegoan, akordio hau jakinarazten
denetik zenbatzen hasita. Epe hori igarotakoan, epealdi ejekutiboa hasiko da.

cve: BOE-N-2025-deaec2e813e3aa8eb4afc1ab9e26594617e65d0f
Verificable en https://www.boe.es

Núm. 139