Comunidades Y Ciudades Autónomas. Comunidad Autónoma Del País Vasco. Departamento De Salud. (BOE-N-2025-395380)
Anuncio de notificación de 15 de mayo de 2025.
5 páginas totales
Página
Zahoribo únicamente muestra información pública que han sido publicada previamente por organismos oficiales de España.
Cualquier dato, sea personal o no, ya está disponible en internet y con acceso público antes de estar en Zahoribo. Si lo ves aquí primero es simple casualidad.
No ocultamos, cambiamos o tergiversamos la información, simplemente somos un altavoz organizado de los boletines oficiales de España.
BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO
Núm. 132

Lunes 2 de junio de 2025

Supl. N. Pág. 4

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA
OSASUN SAILA
Jakinarazpen-iragarkia, 2025eko maiatzaren 15ekoa.
IRAGARKIA, Osasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez
jakinarazten baita Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak B-14/2025-AD
zehapen-prozeduran eman duen ebazpena.
Ezinezkoa izan da X7840036A AIZ duen pertsonari ebazpen hori ohiko moduan
jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da.
Horren arabera, jakinarazten zaio ebazpena osasun-arloko arau-hauste bat
egitegatiko zehapen-espedientearen barruan igorri dela eta guztira 601 euroko isuna jarri
dela.
Legezko ohartarazpenak:
Zehapenaren ebazpenak ez du administrazio-bidea agortzen. Haren aurka gora
jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Osasuneko sailburuordeari. Gora jotzeko
errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio aipatu sailburuordeari ez ezik baita Osasun
Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzari ere, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta
hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen
urriaren 1eko 39/2015 Legeak 121. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz.
Espedientea Lurralde Ordezkaritzan aztertu ahalko da: Recalde zumarkalea 39 A, 5.
solairua, Bilbao (Aholkularitza Juridikoa). Horretarako, lehenbizi hitzordua hartu behar da
telefono-zenbaki hauetan: 94 403 15 87 - 94 403 17 16.
Ohartarazten da isunaren zenbatekoa epe honetan ordaindu beharko dela: ebazpena
hilaren 1etik 15era bitartean bihurtzen bada irmo, datara horretatik hurrengo hilaren 20ra
arte edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte. Ebazpena
hilaren 16tik azken egunera bitartean bihurtzen bada irmo, irmotasunaren datatik
hurrengo hilaren 5. egunera arte edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun
baliodunera arte. Ebazpena irmo bihurtuko da, gora jotzeko errekurtsoa jartzeko
hilabeteko epea igarotakoan ez bada halakorik egiaztatu, edo alegazioa aurkeztu bada,
interesdunak hura ezetsi dela (hala badagokio) jakiten duen datatik.

Isuna ez bada aipatutako borondatezko epean ordaintzen, premiamendu-bidetik
hartuko da, indarreko xedapenetan ezarritakoaren arabera, kasuan kasuko errekarguak
aplikatuta.
Hori guztia jakinarazten da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko
Aldizkari Ofizialean argitaratuz, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura
Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Ediktu-jakinarazpen honek, epe kontaketari dagokionean, «dies a quo» bezala
ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Bilbao, 2025eko maiatzaren 15a.
Osasuneko Bizkaia lurralde-ordezkaria,
ANDONI GAMBOA MARTÍNEZ.
ERANSKINA
NAN/IFZ/AIZ/Pasaportea Erreferentzia

cve: BOE-N-2025-a21ca45608d6f711379b12c46af4b99a8fc3c40b
Verificable en https://www.boe.es

Ordaintzeko modua: ordainketa-gutuna eskatu behar da Osasuneko Bizkaiko
Lurralde Ordezkaritzan (lehen adierazitako helbidean, aldez aurretik hitzordua hartuta).