Administración Local. Gipuzkoa. Ayuntamiento De Eibar. (BOE-N-2025-387804)
Anuncio de notificación de 27 de mayo de 2025 en procedimiento de alta padronal.
4 páginas totales
Página
Zahoribo únicamente muestra información pública que han sido publicada previamente por organismos oficiales de España.
Cualquier dato, sea personal o no, ya está disponible en internet y con acceso público antes de estar en Zahoribo. Si lo ves aquí primero es simple casualidad.
No ocultamos, cambiamos o tergiversamos la información, simplemente somos un altavoz organizado de los boletines oficiales de España.
BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO
Núm. 129

Jueves 29 de mayo de 2025

Supl. N. Pág. 3

EDIKTUA
Nahiz eta Eibarko Udala jakinarazpena egiten saiatu, ondorengoari ezin izan dio
bidali.
195589531
Udal erroldako alta espedientean interesatu den horri
Administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearen 39/2015 Legearen 42 eta
44 atalak diotenari jarraituz, goian esandakoari, Edikto honen bitartez hauxe jakinarazten
zaie: Joan zen 2025/05/26an ebazpen hau eman zela:
ALKATETZAREN EBAZPENA
2025/03/19an, 195589531 jaunak biztanleen udal-erroldan alta emateko eskaera
aurkeztu zuen, eta horretarako helbidetzat "erroldatze soziala" adierazi zuen.
Eskaera hori ikusita, Gizartekintza Saileko zuzendariak maiatzaren 14an txostena
egin zuen, hauxe dioena:
“Ez dituela Bizitoki Berezietan alta emateko baldintzak betetzen, herrian gutxieneko
sustrairik ez duelako, Banakako Arreta Planik ez duelako eta etxebizitza batean bizi
delako. Gizartekintzatik jasota zuen dagoeneko informazio hori.
Beraz, PROPOSAMEN HAU egiten dut:
Ez onartzea 195589531ren eskaera, bizitoki berezietan alta emateko.”
Era berean, Udaleko Idazkari Nagusiak, 2025/05/21eko txostenean honela dio:
“Hori ikusita, eta eskatzailearen egoera eta udaleko gizarte-zerbitzuek egindako
txostena aztertuta, idazkaritza honek kontrako irizpena egiten dio 195589531k egindako
erroldatze-eskaerari.”

Era berean, Idazkariordetzaren 2020ko apirilaren 29ko Ebazpenak, zeinaren bidez
argitaratzen den Estatistikako Institutu Nazionalaren Lehendakaritzaren eta Autonomia
eta Toki Lankidetzarako Zuzendaritza Nagusiaren 2020ko otsailaren 17ko Ebazpena —
udalei udal-erroldaren kudeaketari buruzko jarraibide teknikoak ematen dizkiena—, 3.
atalean erroldatze-kasu berezi gisa ezartzen du, besteak beste, infraetxeetan erroldatzea
eta bizilekurik ez duten pertsonak erroldatzea.
Atal horrek ezartzen duenez, Erroldak udalerriko bizilagun bakoitza benetan bizi den
helbidea islatu behar du, eta, era berean, errolda-inskripzioak ez duela zerikusirik
etxebizitzaren titulartasunari buruzko eztabaida juridiko-pribatuekin, ezta etxebizitzari
eragiten dioten inguruabar fisiko, higieniko-sanitario edo bestelakoekin ere. Horren
ondorioz, infraetxeak (txabolak, karabanak, kobak, etab.) eta, are sabairik ez dutenak,
Erroldan baliozko helbide gisa ager daitezke eta agertu behar dute
Beraz, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1995 Legearen
21.1.s) artikuluak ezarritakoaren arabera,
EBAZTEN DUT:
AURRENA.- Ez onartzea 195589531 jaunaren alta-eskaera auzotarren udal-erroldan,
“erroldatze soziala” modalitatean, ez betetzeagatik indarreko araudian ezarritako
baldintzak.

cve: BOE-N-2025-007b3bdf17d213e480cb897afd4ea1da754c1dba
Verificable en https://www.boe.es

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeak 15.
artikuluan eta hurrengoetan arautzen du auzotarren erroldatzeari buruzko gaia. Araudi
hori uztailaren 11ko 1690/1986 Errege Dekretuan xedatutakoak osatzen du; azken horren
arabera Toki Erakundeen Biztanleria eta Mugapeari buruzko Erregelamendua onartzen
da, zeinak 53. artikuluan eta hurrengoetan udal-erroldari buruzko aurreikuspenak
jasotzen dituen.