Administración Local. Araba/álava. Ayuntamiento De Vitoria-gasteiz. (BOE-N-2025-342009)
Anuncio de notificación de 30 de abril de 2025 en procedimientos de incoación expedientes sancionadores en materia de tráfico.
31 páginas totales
Página
Zahoribo únicamente muestra información pública que han sido publicada previamente por organismos oficiales de España.
Cualquier dato, sea personal o no, ya está disponible en internet y con acceso público antes de estar en Zahoribo. Si lo ves aquí primero es simple casualidad.
No ocultamos, cambiamos o tergiversamos la información, simplemente somos un altavoz organizado de los boletines oficiales de España.
BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO
Núm. 115

Martes 13 de mayo de 2025

Supl. N. Pág. 16

Vitoria-Gasteizko Udala
Ogasun Saila
Trafikoaren alorreko dosier zigortzaileak abiaraztearen jakinarazpenak.
Trafikoaren alorreko dosier zigortzaileak abiaraztearen jakinarazpenak argitaratzen
dira ondoren, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari
buruzko Legearen testu bateratua onetsi zeneko urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako
Errege Dekretuaren 91. eta 92. artikuluetan xedatutakoaren ildotik, saiatu arren
ezinezkoa izan denez zerrendan ageri diren pertsona edo entitateei beren helbideetan
jakinaraztea. Zinegotzi ordezkaria da Trafikoaren alorrean zigortzeko organo eskuduna,
alkateak 2024ko azaroaren 29ko dekretuaren bidez haren gain utzitako aginpidea bitarte,
ondoren zerrendatzen diren prozedura zigortzaileak abiaraztea ebatzi du, eta Ogasun
Saileko Diru-bilketa Zerbitzuko Trafiko Isunen Atalaren esku utzi du horiek bideratzea.
Horren aurrean, interesdunek jokabide hauek dituzte aukeran:
1.- Gidaria edo errentaria identifikatu: Zeu ez bazara arau-haustearen erantzulea,
gidaria identifikatzeko obligazioa duzu —20 egun naturaleko epean, argitalpen honetatik
20 egun naturaleko aldia igarotzen denetik—, gidariaren izena, nortasun-agiria eta
helbide osoa emanez, baita Espainian gidatzeko baimen administratiboaren kopia ere,
Gidari eta Arau-hausleen Erregistroan izena emanda ez badago. Jakizu betebehar hori
ez betetzea hutsegite oso larria dela, eta urriaren 30eko 6/2015 LEDaren 11. eta 77 j)
artikuluen arabera zigortzekoa. Arau-haustea aparkatzearekin lotua bada, Ibilgailuen
Erregistroan ageri den titularra, errentaria edo ohiko gidaria izango da erantzulea
(urriaren 30eko 6/2015 LEDaren 82.g) artikulua).

Murrizketarekin ordaintzeak alegazioak aurkezteari uko egitea ekarriko du berekin,
ordaintzen den egunean bertan prozedura bukatutzat jotzea —berariazko ebazpenik
eman beharrik gabe—, administrazio-bidea agortzea —administrazioarekiko auzien
jurisdikziora jotzea izango da errekurritzeko aukera bakarra, bi hilabeteko epean,
ordaintzen den egunaren biharamunetik—, administrazio-zigorra irmo bihurtzea eta
puntuak ordaintzen den egunaren biharamunean bertan kentzea. Puntu-galerarik ez
dakarten arau-hauste larriak badira, zigorra ez da aurrekari gisa agertuko Gidari eta
Arau-hausleen Erregistroan.
Salbuespenak: Ezingo dira murrizketarekin ordaindu urriaren 30eko 6/2015 LEDaren
77 h), j), n), ñ), o), p), q), r) eta 93.2 artikuluei dagozkien arau-hausteak.
3.- Ez onartu eta alegazioak aurkeztu. 20 egun naturaleko epean —gorago
adierazitako moduan kontatuta—, egokitzat jotzen dituzun alegazioak aurkeztu nahiz
frogabideak proposatu ahal izango dituzu, Gasteizko Udaleko Ogasun Saileko Dirubilketa Zerbitzuko Trafiko Isunen Atalari zuzenduta, idazkiak aurkezteko lekuei
dagokienez administrazio-prozedura erkidearen araudian xedatutakoa gorabehera.
Alegazioak aurkezten badituzu ezingo duzu isuna murrizketarekin ordaindu.
Salatuak alegaziorik aurkezten ez badu, ezta isunaren zenbatekoa ordaintzen ere,
prozedura ebazteko egintzaren ondorioak izango ditu hark, eta zenbateko osoa

cve: BOE-N-2025-2106388dff925074be1e9927ec26783428a98bc6
Verificable en https://www.boe.es

2.- Onartu eta isunaren zenbatekoaren ehuneko 50eko murrizketarekin ordaindu,
gorago adierazitako moduan kontatutako hogei egun naturaleko epean. Leku hauetan
ordaindu ahalko da: gizarte-etxeetako herritarrei laguntzeko bulegoetan (kreditu-txartelen
bidez), astelehenetik igandera, 8:00etatik 21:30era bitartean, eta San Antonio kaleko
bulegoan, astelehenetik ostiralera, 8:30etik 19:30era bitartean. San Martineko udal
bulegoetan (Teodoro Dublang Margolariaren kalea, 25, beheko solairua), dirutan, txeke
bidez edo finantza-erakunderen batekin hitzartutako kreditu-txartela baliatuz. Ordutegia:
8:30etik 14:00etara, astelehenetik ostiralera, lanegunetan. Telefono-zenbakiak: 010 eta
945 16 11 00; Internet bidez, www.vitoria-gasteiz.org/ogasuna web-orrian, eta Udalarekin
hitzartutako finantza-erakundeetan.