Administración Local. Bizkaia. Ayuntamiento De Bilbao. (BOE-N-2025-319590)
SUBDIRECCIÓN JURÍDICO-ADMINISTRATIVA. Anuncio de notificación de 30 de abril de 2025 en procedimiento de Notificaciones de denuncia.
38 páginas totales
Página
Zahoribo únicamente muestra información pública que han sido publicada previamente por organismos oficiales de España.
Cualquier dato, sea personal o no, ya está disponible en internet y con acceso público antes de estar en Zahoribo. Si lo ves aquí primero es simple casualidad.
No ocultamos, cambiamos o tergiversamos la información, simplemente somos un altavoz organizado de los boletines oficiales de España.

BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO
Martes 6 de mayo de 2025
Supl. N. Pág. 21
Argitara ematen da hemen adierazten diren zehapen-espedienteak hasi direlako
jakinarazpena, zeren eta, jakinarazpena egiten saiatuta, ezin izan baita egin. Herritarren
Segurtasuneko Saileko zinegotzi eskuordeak erabaki du zehapen-espedientea hastea,
honako jarraibide hauen arabera:
a) Ibilgailua pertsona fisikoen jabetzakoa bada, errekeritzen zaio identifika dezala
gidaria; 20 egun natural ditu horretarako, jakinarazpen hau egin eta hurrengo egunetik
hasita. Hara zein datu eman behar dituen gidaria identifikatzeko: izena, bi deitura,
gidabaimenaren zenbakia eta bizilekuaren helbidea osorik, espediente-zenbakia eta
matrikula (eta gidabaimenaren kopia, baldin eta ez badago DGTren Gidarien Erregistroan
-atzerritarrak-). Eta, hori, salbu eta arau hauste arinen eta larrien kasuan, halakoetan ez
baita punturik kentzen, eta aukera ematen baita zuzenean alegazioak aurkezteko edo
ordaintzeko. Edozein modutan ere, arau-hausteek puntuak kentzea eraginez gero,
aukeran izango da, hala ere, ordaintzea, eta, horretarako, arau-haustearen egilea izatea
aitortu beharra dago.
Ibilgailuak pertsona juridikoen jabetzakoak badira, idatziz eman behar dira jakitera
aurreko paragrafoan adierazitako datuak, hor adierazitako epean; idatzi hori, c) atalean
aipatzen diren lekuetako edozeinetan aurkeztu ahal da.
Kasu batean nola bestean, arau-haustearen erantzulea den gidaria aipatutako epean
identifikatu ezean, titularrari edo alokatzaileari ezarriko zaio zehapena, arau-hauste oso
larriaren egile moduan (6/2015 LEDaren 77. j) artikulua). Salbuespen bakarra izango da:
aparkatzeen kasuetan, ibilgailuaren titularrak arau-hausteen erantzule izan ahal badira,
diren pertsona fisikoak edo juridikoak (6/2015 LEDaren 82.g artikulua).
b).- Legeak aukera ematen duen kasuetan, 20 egun naturaleko epean ordaintzen
bada zehapena, jakinarazpen hau egin eta hurrengo egunetik kontatzen hasita,
zehapenaren zenbatekoa % 50 murriztuko da, 6/2015 LEDaren 94. artikuluan ezarritako
ondorioekin. - Salbuespenak. Ez da ordainketan deskonturik egingo arau hauek hausten
direnean: 6/2015 LEDaren 77.h), j), n), ñ), o), p), q) eta r).
c) Isuna ordaindu ezean, alegazioak aurkeztu ahal izango dira epe horretan
berorretan (6/2015 LEDaren 95.1 art.) Udalaren Erregistro Orokorrean, Herritarren
Arretarako Bulegoetan eta barrutietan, edo 39/2015 Lege urriaren 1ekoaren 16.4
artikuluaren arabera gaitutako erregistroetan, edo www.bilbao.eus udal webgunean
ezarritako kanalen bidez.
d) 6/2015 LEDaren 95.4 artikuluan aipatzen diren kasuetan, ez bada alegaziorik
aurkezten ez isunik ordaintzen, salaketa, orduan, ebazpen-egintza bihurtuko da. Egintza
horren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, 2
hilabeteko epean. Kasu horretan, salaketa jakinarazi eta hogeita hamar egun igarotakoan
betearazi ahal izango da zehapena.
e) Espedientearen instrukzio-egilea, beraz, Herritarren Segurtasuneko Saileko
Araubide Juridikoko Sailataleko burua da, eta haren aurka errekusazioa eragin ahal
izango da, 40/2015 Lege urriaren 1ekoaren 24. artikuluak xedatutakoaren arabera.
f) Espedientea ebazteko eskumena duen organoa Herritarren Segurtasuneko Saileko
zinegotzi eskuordea da, alkatearen ebazpen bidez. (6/2015 LEDaren 84.4 art.).
ORDAINTZEKO LEKUA ETA MODUA.- Ordainagiri-jakinarazpenean daude
adierazita, eta interesdunek beren esku izango dute hura, aldez aurretik e-mail bidez
helbide honetan eskatuta: multastrafikoisunak.ssc@bilbao.eus. 20 egun dauzkazu
horretarako. Udaltax aplikazioaren bidez, edo www.bilbao.net webgunean Izapideak/Nire
ordainketa on-line atalaren bidez ere egin dezakezu ordainketa. Telefonoa: 94 420 5020
Bilbo, 2025ko maiatzak 30.- Herritarren Segurtasun Zuzendaria. Adolfo Alustiza
Fernandez
cve: BOE-N-2025-7a74b9c6b901fbc7e4bc4f78512a0160035b5451
Verificable en https://www.boe.es
Núm. 109