Administración Local. Bizkaia. Ayuntamiento De Bilbao. (BOE-N-2025-319588)
DIRECCIÓN DE GESTIÓN TRIBUTARIA Y PRESUPUESTOS. Anuncio de notificación de 30 de abril de 2025 en procedimiento de multas Administrativas y otros ingresos de derecho público, por no hallarse en su domicilio, ignorar éste u otras causas.
6 páginas totales
Página
Zahoribo únicamente muestra información pública que han sido publicada previamente por organismos oficiales de España.
Cualquier dato, sea personal o no, ya está disponible en internet y con acceso público antes de estar en Zahoribo. Si lo ves aquí primero es simple casualidad.
No ocultamos, cambiamos o tergiversamos la información, simplemente somos un altavoz organizado de los boletines oficiales de España.
BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO
Martes 6 de mayo de 2025

Supl. N. Pág. 5

Ordainagirien zenbatekoa gainkargurik gabe sartu ahalko da hurrengo hilaren 10era
arte, jakinarazpena Bizkaiko Aldizkari Ofizialean hilaren 1etik 15era bitartean egin bada;
eta hurrengo hilaren 25era arte, hilaren 16tik azken egunera bitartean egin bada.
B) ORDAINTZEKO TOKIA ETA ERA.
(Kudeaketarako bulegoan emango zaien inprimaki-sorta aurkeztuta).
a) Banku hauen edozein bulegotan: KUTXABANK, LABORAL KUTXA, CAIXABANK,
BANCO SABADELL GUIPUZCOANO, BANCO BILBAO VIZCAYA ARGENTARIA,
BANCO SANTANDER edo CAJA RURAL DE NAVARRA.
b) KUTXABANKen terminaletan eta CAIXABANKen SERVICAIXAn, BBVAan eta
CAJA RURAL DE NAVARRAn.
c) Ordainketa elektronikoa web gunean egin daiteke: www.bilbao.eus/Izapideak/Nire
on-line ordainketa.
d) Ordainketa elektronikoa egin dezake Bilboko Udalaren aplikazioaren bidez
(Udaltax pay), zeinaren bidez autolikidazioak, ordainagiriak eta isunak kreditu-txartelaren
bidez ordaintzeko bidea ematen baita, sartzeko gakorik gabe.
2.2.- DERRIGORREZKO ORDAINKETA.
Borondatezko ordainketa egiteko epea bukatzen denean, zorrari % 5eko errekargua
eta berandutze-interesak erantsiko zaizkio eta, egoki bada, premiamenduzko
probidentzia emango da. Horrela, zorraren zati nagusiari errekarguak, interesak eta
sortzen diren kostuak erantsiko zaizkio, eta Derrigorrezko Diru-bilketaren bidez kobratuko
da.
3.- IZAPIDEAK www.bilbao.eus WEB GUNEAN
Zuretzat erosoagoa izan daiteke gure web-orriko zerbitzuak erabiltzea. Hona hemen:
Zergen eta diru-bilketaren alorreko izapide guztiak egin ditzakezu atal honetan:
"Egoera pertsonala / Zergak ordaindu". Errazagoa da web gunera sartzeko gakoa
erabiltzen baduzu. Sartzeko gakoa ahazten baduzu edo aldatu nahi baduzu
www.bilbao.eus/eudala gunean egin dezakezu. Berehala jasoko duzu beste gako bat.
Erreziboak modu elektronikoan ordaindu, baita kreditu-txartelarekin ere:"Izapideak /
Nire on-line ordainketa".
Kontsultatu ordaindutako edo ordaindu gabeko ordainagiriak www.bilbao.eus/eudala
gunean, zure NAN/IFZ eta pasahitza edo ziurtagiri digitalarekin. Eta, nahi baduzu, zure
ordainagiri guztien justifikanteak jaso ditzakezu sarean.
4.- IZAPIDEAK UDALTAX PLATAFORMAN
“UDALTAX APLIKAZIOA": Edozein zerga-izapide (nahierako ordainketa, bankuhelbideratzea,...), ordainketa eta ordainagiri bilaketa (ordainketa ziurtagiriak), egin
daiteke sarbide-gakoa erabiliz.
“UDALTAX PAY APLIKAZIOA": Ordainagiriak eta isunak ordaintzeko, kreditu
txartelaren bidez eta pasahitza sartzeko beharrik gabe. Zure etxera bidalitako
komunikazioan eta ordainagirian jasotako informazioa behar da
"UDALTAX AUTO APLIKAZIOA": Trafiko eta TAO isunetan gidariaren identifikazioa
NANaren bidez egin daiteke, pasahitzik gabe. Etxean jasotako salaketak dakarren
komunikazioan agertzen de informazioa behar da.

cve: BOE-N-2025-f3ccba1b29e313294b6b904b394e79484f70b346
Verificable en https://www.boe.es

Núm. 109