Administración Local. Bizkaia. Ayuntamiento De Portugalete. (BOE-N-2025-196699)
Anuncio de notificación de 6 de marzo de 2025 en procedimiento de abandono de vehículos de motor.
4 páginas totales
Página
Zahoribo únicamente muestra información pública que han sido publicada previamente por organismos oficiales de España.
Cualquier dato, sea personal o no, ya está disponible en internet y con acceso público antes de estar en Zahoribo. Si lo ves aquí primero es simple casualidad.
No ocultamos, cambiamos o tergiversamos la información, simplemente somos un altavoz organizado de los boletines oficiales de España.
BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO
Martes 18 de marzo de 2025

Supl. N. Pág. 3

Ibilgailuak kaletik kentzeko errekerimenduak ezin izan dizkiegu jakinarazi ondorengo
zerrendako titularrei, ezezagunak direlako, bizilekutik kanpo daudelako edo beste hainbat
arrazoirengatik. Horren ondorioz, ediktu hau argitaratzen dugu B.O.E., Urriaren 1eko
Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 44 artikuluarekin eta
gainontzeko xedapen bateragarri eta aplikagarriekin bat etorriz.
Honen ondorengo zerrendako ibilgailuak aparkaturik daude udalerri honetako
kaleetan, hondatuta daude, ezina edo zalantzazkoa da berez mugitu ahal izatea eta
agerikoa da abandonaturik daudela, Udaltzaingoko funtzionariek egindako ikuskatzeaktaren arabera. Ibilgailuok horrelako egoeran aurkitu zirenetik hona hilabete baino
denbora luzeagoa igarota, urriaren 30ko 6/2015 Errege Dekretu Legislatiboak onetsi
duen Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko
Legearen 106 artikuluarekin bat etorriz, ediktu honen bidez errekerimendua egiten diegu
ibilgailuen titularrei, jakinarazpena argitaratu eta biharamunetik hasita zenbatu beharreko
hilabeteko epean beren ibilgailua ken dezaten. Horrela egin ezean, ofizioz egingo dugu
ibilgailuaren baja Bizkaiko Trafiko Buruzagitzan eta hiri-hondakin solido gisara tratatuko
dugu, hondakinei buruzko apirilaren 8ko 7/2022ko indarreko Legea erabilita. Halaber,
ibilgailua kendu eta gordailuan uztearen gastuak ordainarazi ahal izango dizkiegu,
Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legearen
105 eta 106 artikuluarekin eta indarreko udal ordenantza fiskalarekin bat etorriz.
Berariazko Udal erabaki honen aurka, behin-betikoa izanik administrazio bidean,
iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita zenbatu beharreko bi hilabeteko epean,
administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri ahal izango diozu. Hala eta guztiz ere, Udal
erabaki honen aurka, nahi izanez gero, aurreko paragrafoan aipatutako
administrazioarekiko auzi errekurtsora jo baino lehen, birjarpenezko errekurtsoa ere jarri
ahal izango diozu erabaki hau hartu duen organoari, jakinarazpen hau jaso eta
biharamunetik hasita zenbatu beharreko hilabeteko epean idatziz Portugaleteko Udalari
zuzenduta( Solar plaza, z. g. 48920).

cve: BOE-N-2025-65bc480cc7300712cc145b0ad077cfbbba6d30c4
Verificable en https://www.boe.es

Núm. 66