Administración Local. Gipuzkoa. Ayuntamiento De Zarautz. (BOE-N-2025-196871)
Anuncio de notificación de 12 de marzo de 2025 en procedimiento de denuncias de expedientes sancionadores por infracción a las normas de Tráfico, Circulación de Vehículos a Motor y Seguridad Vial.
5 páginas totales
Página
Zahoribo únicamente muestra información pública que han sido publicada previamente por organismos oficiales de España.
Cualquier dato, sea personal o no, ya está disponible en internet y con acceso público antes de estar en Zahoribo. Si lo ves aquí primero es simple casualidad.
No ocultamos, cambiamos o tergiversamos la información, simplemente somos un altavoz organizado de los boletines oficiales de España.
BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO
Martes 18 de marzo de 2025

Supl. N. Pág. 4

ZARAUZKO UDALA
Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko arauak
hausteagatik zehapen espedienteen salaketen jakinarazpena.
Zarauzko Udalak hainbat zigor-espediente ireki eta instruitu ditu, trafikoko arauhausteak direla-eta. Udalak ahaleginak egin baditu ere ondoren zerrendatutako pertsonei
edo entitateei euren helbideetan espediente horien berri emateko, azkenean ez du lortu,
eta horregatik jartzen ditu jakinarazpenok jendaurrean. Hori guztia 6/2015
Legegintzarako Errege Dekretuak, urriaren 30ekoak, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen
Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duenak,
90 eta 91 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorrita.
Ediktua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hogei egun naturaleko epea
pasatzen denean, jakinarazpena eginda dagoela ulertuko da, eta, horrenbestez, tramitea
beteta.
Salaketaren jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik kontatzen hasita hogei egun
naturaleko epean alegazio-idazkia aurkeztu ahal izango duzu Zarauzko Udaltzaingoko
zinegotzi ordezkariaren aurrean, bera baita prozedura ebazteko organo eskuduna
(6/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, 84.4 artikulua); edo, bestela,
dagokion isuna ordaindu ahal izango duzu, zenbatekoari % 50eko murrizketa aplikatuta
(6/2015 Legegintzako Errege Dekretua, 77 h), j), n), ñ), o), p), q) eta r) artikuluen arauhausteetan izan ezik).
Ordainketa murriztua egiteak ondorio hauek izango ditu: 1) Prozedura bukatu egingo
da (berariazko ebazpenik hartu beharrik izan gabe); 2)Alegazioak aurkezteari uko egingo
zaio (jartzen badira, ez aurkeztutzat joko dira); 3) Ordaintzen den unetik zigorra irmoa
izango da; 4) Puntuak kendu behar badira, kendu egingo dira ordainketa egin eta
hurrengo egunean; 5) Bide administratiboa bukatu egingo da. Hortik aurrera, soilik
administrazioarekiko auzietako jurisdikzioaren aurrean jarri ahalko da errekurtsoa, bi
hilabeteko epean, zigorra irmo egin eta hurrengo egunetik kontatzen hasita (6/2015
LEDaren 94 artikulua). Puntuak Interneten kontsultatzeko: www.dgt.es
Zu ez bazara arau-haustearen erantzule, derrigorrez identifikatu behar duzu gidaria
hogei egun naturaleko epean (aparkatzean egindako arau-hausteetan izan ezik).
Horretarako, gidariaren datu pertsonalak eta gidabaimenaren zenbakia ekarri behar
dituzu (6/2015 LED, 11 artikulua). Identifikatzeko betebeharra betetzen ez bada, arauhauste oso larritzat hartuko da, eta isun hau jasoko du: jatorrizko arau-haustea arina
bazen, horri zegokion isunaren bikoitza, eta jatorrizkoa larria edo oso larria bazen, horri
zegokion isunaren hirukoitza (6/2015 LED, 77j) eta 80.2b) artikuluak).
Baldin eta arau-hauste arinak badira, edo punturik kentzen ez duten arau-hauste
larriak, eta adierazitako epeetan salatuak ez badu alegaziorik aurkezten edo isunaren
zenbatekoa ordaintzen, orduan, salaketaren jakinarazpenak egintza erabakigarri baten
eragina izango du zigor-prozeduraren baitan, eta jakinarazpena egiten denetik 30 egun
naturaleko epea igaro ondoren ordainarazi ahalko da isuna (6/2015 LED, 95.4 artikulua).
Zarautzen, 2025eko martxoaren 12an – Instruktorea – Maider Argote Larrañaga

cve: BOE-N-2025-1f251890233d891cdf8294d2628af2f68258501a
Verificable en https://www.boe.es

Núm. 66