Administración Local. Araba/álava. Ayuntamiento De Vitoria-gasteiz. (BOE-N-2025-196545)
Anuncio de notificación de 11 de marzo de 2025 en procedimientos de requerimiento de identificación de conductor en expedientes sancionadores en materia de tráfico.
6 páginas totales
Página
Zahoribo únicamente muestra información pública que han sido publicada previamente por organismos oficiales de España.
Cualquier dato, sea personal o no, ya está disponible en internet y con acceso público antes de estar en Zahoribo. Si lo ves aquí primero es simple casualidad.
No ocultamos, cambiamos o tergiversamos la información, simplemente somos un altavoz organizado de los boletines oficiales de España.
BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO
Núm. 66

Martes 18 de marzo de 2025

Supl. N. Pág. 4

Vitoria-Gasteizko Udala
Ogasun Saila
Trafikoaren alorreko dosier zigortzaileetan gidaria identifikatzeko errekerimenduen
jakinarazpenak.
Zerrendan ageri diren pertsona edo entitateei gidaria identifikatzeko errekerimenduak
banaka jakinarazten saiatu arren ezinezkoa suertatu denez, honako hau jakinarazten da,
Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen
testu bateratua onetsi zeneko urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren
91. eta 92. artikuluetan xedatutakoaren ildotik:
Zinegotzi ordezkariak, alkateak 2024ko azaroaren 29ko Dekretuaren bidez bere gain
utzitako aginpidea dela bitarte agindu du errekerimendua egitea ondoren zehazten diren
matrikulak dituzten ibilgailuen titular edo errentariei salatutako arau-haustea egin zenean
ibilgailuaren gidaria nor zen identifika dezaten, urriaren 30eko 6/2015 LEDaren 11.
artikuluan xedatutakoaren ildotik.
Horretarako, datu hauek eman beharko dituzte —hogei egun naturaleko epean,
argitalpen honetatik 20 egun naturaleko aldia igarotzen denetik—: gidariaren izena,
nortasun-agiria eta helbide osoa, baita Gidari eta Arau-hausleen Erregistroan
identifikatzeko aukera emango duen gidatzeko baimen edo lizentziaren zenbakia ere.
Identifikatutako gidaria Gidari eta Arau-hausleen Erregistroan inskribatuta ageri ez
bada, titularrak hari Espainian gidatzeko gaitasuna ematen dion baimen
administratiboaren kopia aurkeztu beharko du, identifikazioarekin batera.
Ibilgailuaren titularra ibilgailuak gidaririk gabe alokatzeko enpresa bat bada,
administrazio-baimenaren kopiaren ordez alokairu-kontratuaren kopia sinatua aurkeztu
ahalko da.

Erantzulea identifikatzeko errekerimendua ez betetzeagatik abiaraziko da prozedura
zigortzailea. Nolanahi ere, beharrezkotzat jotzen duen beste edozein agiri osagarri
eskatu ahal izango dizu instrukzio-egileak.
Agiriak aurkeztea: Erantzulearen identifikazioa posta ziurtatuz aurkeztu ahal izango
da, Ogasun Saileko Diru-bilketa Zerbitzuko Trafiko Isunen Atalari zuzenduta,
administrazio prozedura erkidearen araudian aurreikusten den beste edozein modu
baliatzeko aukera gorabehera.

cve: BOE-N-2025-82ee33c145001ff3619fa3bca652de51a819658b
Verificable en https://www.boe.es

Jabe edo errentari zaren ibilgailua —zeinekin egin baitzen dosierrean salatutako
arau-haustea— nork gidatzen zuen zalantzarik gabe identifikatzeko ezinbesteko izaki
eskatzen diren datuak oro, jakizu horietakoren bat ematen ez baduzu edo okerrekorik
ematen baduzu urriaren 30eko 6/2015 LEDaren 77 j) artikuluak ezarritako erantzukizuna
galdatuko zaizula gidari erantzulea behar bezala identifikatzeko obligazioa ez
betetzeagatik, eta arau-hauste oso larritzat jotzen dela hori, isuna jartzea ekarri zuen
arau-hausterako aurreikusitakoa halako biko isuna jarriz zigortzekoa hura arina izan
bazen, eta halako hirukoa jarriz, aldiz, larria edo oso larria izan bazen (urriaren 30eko
6/2015 LEDaren 80 2.b) artikulua).