Administración Local. Bizkaia. Ayuntamiento De Bilbao. (BOE-N-2025-165396)
DIRECCIÓN DE MOVILIDAD. Anuncio de notificación de 3 de marzo de 2025 en procedimiento de Resoluciones de alegaciones.
5 páginas totales
Página
Zahoribo únicamente muestra información pública que han sido publicada previamente por organismos oficiales de España.
Cualquier dato, sea personal o no, ya está disponible en internet y con acceso público antes de estar en Zahoribo. Si lo ves aquí primero es simple casualidad.
No ocultamos, cambiamos o tergiversamos la información, simplemente somos un altavoz organizado de los boletines oficiales de España.
BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO
Jueves 6 de marzo de 2025

Supl. N. Pág. 4

Honen bidez, beheko zehapen-espedienteak hasi direla jakinarazten da; izan ere,
beheko zerrendako pertsonei edo erakundeei ezin izan zaie jakinarazi bide-helbide
elektronikoan edota bizilekuan. Hori horrela da urriaren 30eko 6/2015 Leg. E.D. 90., 91.
eta 92. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorrita. Bilboko Udaleko Mugikortasun eta
Jasangarritasun Saila zinegotzi ordezkariak zehapen-ebazpenen jakinarazpena ikusgai
jartzen du, berak baitu horretarako eskumena. Hauek dira jarraibideak:
Saileko zinegotzi ordezkariak, Alkatetzaren ebazpenaren bidez eskuordetuzitzaizkion
eta indarrean mantentzen diren eskumenak erabiliz, zure aurka irekitako espedientea
ebazteko eta instrukzio-egileak emandako ebazpen-proposamena ikusita, zerrenda
honetan zehaztutako moduan eta zenbatekoetan zehatzea erabaki du.
1.- Ebazpen osoa argiraratzen ez denez aktu honetan, 39/2015 Legezko 45.2. eta 46.
Artikuluen arabera, espediente osoa ikusteko aukera izango duzu Ernesto Erkoreka
Plaza, 12, beheko solairua, 48007 Bilbo, argitarapen honen laugarren puntuan adierazten
den ordutegi barruan; hau da, 08:30etik 14:00etara edo, ekainaren 1etik irailaren 15era,
08:30etik 13:00etara bitartean.
2.- Erabaki honek administrazio-bidea amaitzen du eta bere aurka
ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZI ERREKURTSOA jar dezakezu bi hilabeteko epean,
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko epaitegietatik egokia den hartan. Hori
horrela da Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko
29/1998 Legearen 8.eta 46. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorrita.
Hala ere, eta aukeran, aurreko lerroaldean aipatutako Administrazioarekiko Auzi
Errekurtsoa jarri aurretik, jakinarazi zaizun ebazpen adieraziaren aurka
BERRAZTERTZEKO ERREKURTSOA aurkez diezaiokezu erabakia hartu duen
organoari, hilabeteko epean jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik hasita. Hilabeteko
epean ebazpen adierazirik eman ezean, ezetstitzat joko da berratertzeko errekurtsoa.
Kasu horretan, administrazioarekiko Auzi Errekurtsoa jarri ahal izango da sei hilabeteko
epean, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunean hasita.
3.- ORDAINKETA. Adierazitako zenbatekoa daukan zehapena borondatezko epean
ordaindu beharko da, hau argitarazten denetik zehapena irmoa dela adierazi eta
hurrengo hamabost egun naturalak bukatu arte.
Aipatutako epean isuna ordaindu ezean, premiamendu-bidez ordainaraziko zaizu,
dagozkion errekarguekin, berandutza-interesekin eta sortzen diren gastu eta kostuekin.
4.- Isuna banketxe kolaboratzaileetan ordaindu daiteke, Udalaren bulegoetan egingo
dizuten erreziboarekin joanda. Banketxe horiek zeintzuk diren Udaletxean (Ernesto
Erkoreka 12, beheko solairua. 48007 Bilbo) emango zaizun erreziboan azaltzen da.
Errezibo horrekin, era elektronikoan ere ordaindu ahal izango duzu, gure Udaltax app
edo web-gunearen bidez: www.bilbao.eus / Izapideak/Nire on-line ordainketa.
Bilbo, 2025ko martxoak 03.- Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailako Kudeaketa
Zuzendariordetza.

cve: BOE-N-2025-787688e32b67ca4c60281fe3e0d0751314b9d7e5
Verificable en https://www.boe.es

Núm. 56