Administración Local. Gipuzkoa. Ayuntamiento De Eibar. (BOE-N-2025-165505)
Anuncio de notificación de 4 de marzo de 2025 en procedimiento de prórroga de licencia de obras.
4 páginas totales
Página
Zahoribo únicamente muestra información pública que han sido publicada previamente por organismos oficiales de España.
Cualquier dato, sea personal o no, ya está disponible en internet y con acceso público antes de estar en Zahoribo. Si lo ves aquí primero es simple casualidad.
No ocultamos, cambiamos o tergiversamos la información, simplemente somos un altavoz organizado de los boletines oficiales de España.
BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO
Núm. 56

Jueves 6 de marzo de 2025

Supl. N. Pág. 3

EDIKTOA
Nahiz eta 72576272W jakinarazpena egiten saiatu ezin izan du egin eta “Obra
lizentziaren luzapena” espedientean interesatueak direnez Administrazio Publikoen
Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 42. eta 44.
Artikuluak dioenari jarraituz, goian esandakoari Edikto honen bitartez hauxe jakinarazten
zaie: Joan zen 2025-2-10ean ebazpen hau eman zela:
ALKATETZAREN EBAZPENA
72576272W andereari 2024-11-14an baimena eman zitzaion Juan Antonio Mogel
kaleko 14-3.ezkerrean obra hauek egiteko:
Sukaldea eraberritzea
2025eko otsailaren 10ean, aipatutako obrak egiteko luzapen bat eskatu da.
Legeak ematen dizkidan ahalmenez baliatuta, HAUXE EBAZTEN DUT:
72576272W andereari, hiru hilabeteko epea ematea ebazpen hau jasotzen duenetik
aipatutako obrak egiteko. Bestelako gauza guztietan 2024ko azaroaren 14an
esandakoari jarraitu beharko dio.
Obrak egiterakoan, aurkeztutako eskaeran esandakoa egin behar da.
Obra txikiak egiteko adierazpenen kasuan, obrak egiten hasteko epea, gehien jota,
hilabete batekoa da, baimena duela dioen erabakiaren jakinarazpena jaso eta
biharamunetik hasita. Obrak amaitzeko epea 3 hilabetekoa da, bestela, lizentziaren
balioa galdu egingo baita, iraungitu. Obrak geldiarazteko berariazko baimenik eduki
ezean, obra-geldialdia gehienez ere, 15 egunekoa izango da.
Igande eta jaiegunetan, egun osoan, debekatua dago obrak egitea; eta beste egun
guztietan, gaueko 21:00etatik goizeko 8:00ak bitartean. Egun edo ordu horietan obrak
egiteko modu bakarra, udalaren berariazko baimen idatzia eskuratuz gero izango da.
Udaltzaingoak, debekatutako ordu horietan egiten ari diren obrak gerarazi egingo ditu,
eta horren akta jasoko du, lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik zigorrak ezarri ahal
izateko.
Obra horiek, inolaz ere ezingo dute eraikinaren egitura ukitu; ezta eraikinaren
instalazio nagusirik ere.

Udalak edozein momentutan ikuska lezake lanen nondik norakoa, proiektuari edo
onartutako eskaerari egokitu zaizkion jakiteko, baimenaren baldintzak bete diren
ikusteko, eta orokorrean, betetzea dagozkion ordenantza eta araudiak konplitu dituen
jakiteko, bestela legeak esandako neurriak hartuko dira. Esangura horrekin, obretan beti
eduki behar da udalak emandako baimenaren aldakia, eta hala balegoke, proiektu
teknikoarena.
Espaloian nahiz galtzadan, hau da, kalean, inoiz ezingo da zaborrik utzi, ezta
materialik edo beste inolako tresneritzarik ere.
Kalean kontainerra jartzeko premia badago, horretarako lizentzia edo baimena
eskuratu ahal izateko, eskaera Udaltzaingoari egin behar zaio. Kontainerren gainean
esan beharra dagoena da, kontainerra ezin dela sekula gainezka egon obrako materialez
eta zaborrez, eta haren ingurua ere, beti garbi eduki behar dela.
Fatxadatik materialak gora jaso edo behera jaisteko polearen bat jarri beharra
egongo balitz, ezingo da 15 egunez baino denbora gehiagoan han jarrita eduki. Polea
ipiniz gero, derrigorrez jarri behar da aldamio babesle bat. Hona hemen aldamioak bete
behar dituen baldintzak: Aldamioa espaloian jarriko da baina inoiz ezingo du hartu
galtzada zatirik; fatxadatik kontatuta, ezingo du metro 2tik gorako zabalerarik izan.

cve: BOE-N-2025-3f9885e1fe0ac7395d498c0db40efe53fab0b345
Verificable en https://www.boe.es

Honelako obrak, eraikinaren barruko aldean egin beharko dira, eta ez da izango
fatxadatik kanpora edo kalean lanik egiterik.