Administración Local. Gipuzkoa. Ayuntamiento De Urretxu. (BOE-N-2025-165513)
Anuncio de notificación de 28 de febrero de 2025 en procedimiento denuncia.
6 páginas totales
Página
Zahoribo únicamente muestra información pública que han sido publicada previamente por organismos oficiales de España.
Cualquier dato, sea personal o no, ya está disponible en internet y con acceso público antes de estar en Zahoribo. Si lo ves aquí primero es simple casualidad.
No ocultamos, cambiamos o tergiversamos la información, simplemente somos un altavoz organizado de los boletines oficiales de España.
BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO
Jueves 6 de marzo de 2025

Supl. N. Pág. 4

Urriaren 30eko 6/2015 Legegintzarako Errege Dekretua, Trafikoari, Ibilgailu
Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bategina
onartzen duenaren 90. eta 91. artikuluak ezarritakoaren arabera, udalak izapidetutako
zehapen espedienteen irekitzearen adierazpenak jendaurrean jartzen ditu jarraian
zerrendan agertzen diren pertsonei edo entitateei, jakinarazpenak bere helbideetan
egiten saiatu badira ere, ezin izan baitira gauzatu.
Urriaren 2ko 39/2015 Legea, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura
Erkidearenaren 46. artikuluak xedatzen duen arabera, ez da salaketa-dokumentu
bakoitzaren eduki osoa argitaratzen. Interesatuak berari dagokion dokumentuaren kopia
eskatu dezake, udaltzaingoko zerbitzu administratiboetara azalduz.
Estatuko Buletin Ofizialean ediktu honen argitaratzearen egunetik hogei egun
naturaleko epea bukatzerakoan, jakinarazpena burututzat hartuko da, aipatu tramitea
beteta izango delarik. Jakinarazpen egunaren ondorengo hogei egun naturaleko epean
alegazio-idazkia aurkeztu ahal izango duzu, prozedura ebazteko eskumeneko organoa
den udalaren Alkatearen aurrean (6/2015 LEDaren 84.4 artikulua), edo isuna ordaindu
diru-kopuruaren %50a murriztuz (6/2015 LEDaren 77 h),j),n),ñ),o),p),q) eta r) artikuluen
aurkako arau-hasteak direnean izan ezik).
Ordainketa murriztuak ekarriko du: prozedura amaitzea espresuki ebazpenik eman
gabe, alegazioak aurkezteari uko egitea (alegaziorik eginez gero, ez aurkeztutzat joko
dira), ordainketaren unetik zehapenaren irmotasuna, hala nola administrazio bidea
amaitzea, administrazio auzien jurisdikzio-ordenan soilik helegitea aurkeztu ahal izango
delarik bi hilabeteko epean, zehapenaren irmotasunaren biharamunetik kontatzen hasita
(6/2015 LEDaren 94 artikulua) eta ordainketa egunaren biharamunean puntuak kentzea,
hala balegokio. Puntuak Internet-en konsultatzea: www.dgt.es.
Arau-haustearen erantzule zu zeu ez bazara, aparkatze arau-haustean izan ezean,
hogei egun naturaleko epean gidaria identifikatzera beharturik zaude, eta horretarako
bere datu pertsonalak ekarri beharko dituzu, gidatzeko baimenaren zenbakia barne
(6/2015 LEDaren 11. artikulua). Identifikatzea derrigorrezkoa da eta hori ez betetzeak
arau-hauste oso larri bat eragingo du, jatorrian aurreikusitako isun bikoitzarekin batera
baldin eta arau-haustea arina bada eta hirukoitza larria edo oso larria bada (6/2015
LEDaren 77.j) eta 80.2 b) artikuluak).
Arau hauste arinak edo punturik kentzen ez duten arau-hauste larriak direnean,
salatuak alegaziorik aurkezten ez badu edo isunaren diru-kopurua ordaintzen ez badu
ezarritako epeetan, salaketaren jakinarazpenak zehapen-prozeduraren egintza
erabakigarria eragingo du eta zehapena gauzatu ahal izango da jakinarazpena egiten
denetik 30 egun naturaleko epea igarota (6/2015 LEDaren 95.4 artikulua).

cve: BOE-N-2025-7f41c889ef5d7d870ceeed48eeb3209b52a68486
Verificable en https://www.boe.es

Núm. 56