Comunidades Y Ciudades Autónomas. Comunidad Autónoma Del País Vasco. Departamento De Salud. (BOE-N-2025-157389)
Anuncio de notificación de 17 de febrero de 2025.
<< 3 << Página 3
Página 4 Pág. 4
-
4 páginas totales
Página
Zahoribo únicamente muestra información pública que han sido publicada previamente por organismos oficiales de España.
Cualquier dato, sea personal o no, ya está disponible en internet y con acceso público antes de estar en Zahoribo. Si lo ves aquí primero es simple casualidad.
No ocultamos, cambiamos o tergiversamos la información, simplemente somos un altavoz organizado de los boletines oficiales de España.
BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO
Núm. 54

Martes 4 de marzo de 2025

Supl. N. Pág. 4

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA
OSASUN SAILA
Jakinarazpen-iragarkia, 2025eko otsailaren 17koa.
IRAGARKIA, Bizkaiko Osasuneko lurralde-ordezkariarena, B-1/2025-AD zehapenprozedurari hasiera emateko Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak hartu duen
erabakia jakinarazteko dena.
Reglamento Cubano, S.L. (B48996458) entitateari ezin izan diogu ohiko moduan
jakinarazi zehapen-espedienteari hasiera emateko egintza. Horregatik argitaratzen da
iragarki hau.
Honen arabera, jakinarazten zaio 2025eko urtarrilaren 23an zehapen-espedienteari
hasiera eman zitzaiola, ustez osasun-araudiaren aurkako arau-hauste bat egiteagatik
(tabakoaren kontsumoa debekatutako lekuan baimentzea).
Legezko ohartarazpenak:
- Hamabost eguneko epea dago hasierako erabakia ikusteko, bidezkotzat jotzen
diren alegazioak, agiriak edo argibideak aurkezteko, frogaldia irekitzeko eskabidea
egiteko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko. Epe berean, espedientea ikusi ahal
izango da Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Bilbao, Recalde zumarkalea 39A, 5.
solairua). Horretarako, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da telefono hauetan: 94
403 15 87 - 94 403 17 16.
Aipatutako epean alegaziorik egin ezean, erabaki hau ebazpen-proposamentzat hartu
ahal izango da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko
urriaren 1eko 39/2015 Legearen 64.2.f) artikuluan ezarritakoaren arabera.
- Erantzukizuna onartzeko aukera dago, aipatutako 39/2015 Legearen 85.
artikuluaren ondorietarako, alegia, dagokion zehapena ezarriz amai daiteke prozedura
eta hasieran ezarritako isun zehapenaren zenbatekoa % 20 murriztuko da.
Halaber, ebazpena baino lehenagoko edozein unetan borondatez ordaintzeak amaitu
egingo du prozedura eta proposatutako isun-zehapenaren zenbatekoari % 20ko
murrizketa egingo zaio.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean
argitaratuz jakinarazten da, 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Jakinarazpen honek, epe kontaketari dagokionean «dies a quo» bezala ondorioak
izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2025eko otsailaren 17a.
Osasun Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
ANDONI GAMBOA MARTINEZ.
I. ERANSKINA
NAN/IFZ/AIZ/Pasaportea Erreferentzia
B48996458

https://www.boe.es

B-1/2025-AD

BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO

D. L.: M-1/1958 - ISSN: 0212-033X

cve: BOE-N-2025-5af345e7f9680a6bdbc5385503b3e6385c7e41e0
Verificable en https://www.boe.es

Kasu bietan, metagarriak diren murrizketez baliatzeko, zehapenaren aurka
administrazio-bidean jarritako akzio edo errekurtsoetan atzera edo uko egin beharra
dago.