Administración Local. Bizkaia. Ayuntamiento De Mungia. (BOE-N-2025-145783)
Anuncio de notificación de 24 de febrero de 2025.
4 páginas totales
Página
Zahoribo únicamente muestra información pública que han sido publicada previamente por organismos oficiales de España.
Cualquier dato, sea personal o no, ya está disponible en internet y con acceso público antes de estar en Zahoribo. Si lo ves aquí primero es simple casualidad.
No ocultamos, cambiamos o tergiversamos la información, simplemente somos un altavoz organizado de los boletines oficiales de España.
BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO
Núm. 50

Jueves 27 de febrero de 2025

Supl. N. Pág. 3

EDICTO
MUNGIA UDALA
Trafiko arauhausteak burutu izanagatik espediente zehatzaileei zigorren imposaketa
jakinarazteko iragarkia
Ondoko zerrendan agertzen diren pertsona fisiko edo juridikoei Trafikoko arautegia
hausteagatik ezarritako zehapen ebazpenaren beren beregi jakinarazteko ahalegina egin
da baina ezinezkoa izan da. Hori dela eta, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari
eta Bide-Segurtasunari buruzko Legea onartzen duen urriaren 30ko 6/2015 Legegintzako
Errege Dekretuaren 90. artikuluan eta aplika daitezkeen gainerako bateratsuetan
ezarritakoarekin bat etorrita, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen da
Kontuan hartuta, batetik, espedienteetan agertzen diren pertsonen alegazioek ez
dituztela desitxuratzen, ez salatutako egitatea, ezta salaketaren oinarria izan ziren
zuzenbide funtsak ere eta bestetik, interesdunek Udaltzaingoan, isunen sailean, hain
justu ere, isunen eduki osoa ezagutzeko asmoz, azter ditzaketen espedienteetako zioak
jasota, ordainketa Internet bidez, BBKn (2095; 0611;07;5060485001), egin daiteke
espediente zenbakia adierazita.
Behartze-bidezko ordainketa errekarguarekin:
Lehenago adierazitako epea isuna ordaindu gabe amaitutakoan, ordainarazpena
behartze-bidez burutuko da. Horrek, arau-hausteagatiko zenbatekoa ordaintzeaz gain,
dagokion behartze-bidezko errekargua edo errekargu betearazlea ordaintzea dakar, baita
interesak eta kostuak ere.
EBAZPENAREN AURKA JOTZEKO BIDEAK

cve: BOE-N-2025-98cad6c385f1bf808b2c526e4ce7499d94313c59
Verificable en https://www.boe.es

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio bideari, baina bere aurka aukerako
berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da administrazio-organo beraren aurrean,
HILABETEko epean, berau jakinarazi eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita, Herri
Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen (urriaren 1eko 39/2015)
123.1 eta 124.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera. Bestela, zuzenean,
administrazioarekiko auzi errekurtsoa ere jarri ahal izango da egoki den Bilboko
Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren aurrean, BI HILABETEko epean, berau
jakinarazi eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita, Administrazioarekiko Auzien
Jurisdikzioa arautu duen uztailaren 13ko 29/1998 46.1 artikuluan xedatutakoaren
arabera. Hori gorabehera, interesdunek egoki irizten dituzten beste errekurtso guztiak ere
ezarri ahal izango dituzte.