Administración Local. Bizkaia. Ayuntamiento De Bilbao. (BOE-N-2025-145769)
Anuncio de notificación de 20 de febrero de 2025 en procedimiento de Gestión.
4 páginas totales
Página
Zahoribo únicamente muestra información pública que han sido publicada previamente por organismos oficiales de España.
Cualquier dato, sea personal o no, ya está disponible en internet y con acceso público antes de estar en Zahoribo. Si lo ves aquí primero es simple casualidad.
No ocultamos, cambiamos o tergiversamos la información, simplemente somos un altavoz organizado de los boletines oficiales de España.
BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO
Núm. 50

Jueves 27 de febrero de 2025

Supl. N. Pág. 3

Gobernu Batzarreko Idazkaritzari Laguntzeko Organoaren jarduneko titularraren
eskuordetzaz, argitara ematen da erabaki hau, Bilboko Gobernu Batzarrak 2025eko
urtarrilaren 29an egindako bilkuran besteak beste hartutakoa (2024-054358 esp.):
Argitalpen hau Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko
urriaren 1eko 39/2015Legearen 44. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako egiten da;
alegia, balio dezan Enrique eta Elisa Gil Izaurietari jakinarazpena egiteko, ez dagoelako
jakiterik jakinarazpena non egin behar zaien.
"Lehenengoa. - Bilboko 1. Jabetza Erregistroko 195 finkari (Zorrotzaurre) dagokionez,
desjabetze-espedienteari hasiera ematea, desjabetu beharreko ondasun eta eskubideen
zerrendari hasierako onespena ematea eta beharrezkotzat jotzea lur zati bat okupatzea,
65,55m2 ingurukoa eta bide motako tokiko zuzkidura publiko gisa erabiltzen dena. Hona
hemen erregistroko deskribapena:
Ondasunen eta eskubideen zerrenda:
Desjabetuko den ibilgailuentzako eta oinezkoentzako tokiko bide-sistema gisa
kalifikatutako lur zatiaren jatorrizko finka honako hau da:
Deustuko

195.

finka.

Erregistro-kode

bakarra/IDUFIR:

Deustuko San Pedro elizateko udal-jurisdikzioan –gaur egun Bilbo–, Erribera auzoan,
berrogeita seigarren zenbaki zaharrean, berrogeita hamabost zenbaki modernoan eta
gaur egun berrogeita hamar zenbakian dagoen etxea/gela/hiri-finka, zeinak gela nagusia
edo lehenengo solairua goian baititu eta ganbara, patioa, igarobidea, teilapea eta ortua
baititu. Gela horrek ehun eta hamar metro koadroko azalera du, hau da, mila laurehun
eta hogeita zortzi oin. Honako hauek ditu: kabinete-aretoa, bost logela, jangela,
despentsa, sukaldea, korridorea eta komuna. Ganbarak etxeko zabalera bera hartzen du.
Finkaren parte da ere atzealdeko patioa. Hogeita bederatzi metro eta berrogeita
hemeretzi zentimetroko azalera du, eta etxea eta patioa ditu mugakide: iparraldean,
Micaela de Ugarria andrearen berrogeita zazpi zenbakiko etxea; hegoaldean, Julián de
Urruela jaunaren berrogeita bost zenbakiko etxea eta Agustín Urrutia jaunaren teilapea;
mendebaldean, Areeta-Bilbo errepidea, eta, ekialdean, Agustín Urrutia jaunaren ortuaren
horma. Etxearen zati horri dagokio ortura heltzeko igarobidea, zeinak teilape batez
erdiestalita baitago. Lur zati horrek hemezortzi gizabete ditu, hau da, hirurogeita zortzi
metro eta hirurogeita sei zentimetro karratu, eta hauek ditu mugakide: ekialdean, ortua
bera; mendebaldean, dagoeneko deskribatutako patioa; iparraldean, Micaela de Ugarria
andrearen ortua, eta, hegoaldean, Agustín de Urrutia jaunaren ortua. Era berean,
finkaren barruan dago ortua, zortziehun eta hirurogei gizabete karratukoa, hau da,
hogeita hamabi area eta hirurogeita hamahiru zentiareakoa, eta hauek ditu mugakide:
hegoaldean, Agustín de Urrutiaren jabetzak; ekialdean, Jose de Narbaizarenak;
mendebaldean, Agustín de Urrutiarenak, eta, iparraldean, bide publikoa. Finkaren
katastroko zenbaki finkoa U0210963W da.
Desjabetu beharreko lursailaren deskribapena:
Lur zati angeluzuzena, 65,55m2 ingurukoa. Mugakideak: iparraldean, bide publikoa
jatorrizko finkan, gaur egun Carlos Alberto Junco Sánchezen jabetzakoa
(planeamenduaren arabera, etorkizunean bide publikoa izango da); hegoaldean, Agustín
de Urrutiaren jabetzak, egun EQ-8 ekipamendu publikorako erabiltzen den lursaila;
ekialdean, José de Narbaizaren jabetzak, planeamenduan bide publikorako erabiltzen
direnak, eta, mendebaldean, finka nagusiaren gainerakoa.
Titularrak: Gil Izaurieta, Elisa, Gil Izaurieta, Enrique eta Bilbao-Goyoaga Martinez,
Juan-Angel.
Kargak: Desjabetu beharreko lur zatia itsas-lehorreko mugaketatik eta haren babeszortasunetik kanpo geratzen da; beraz, karga hori jatorrizko finkan geratuko litzateke, eta
desjabetutako lur zatia kargarik gabe egongo litzateke.

cve: BOE-N-2025-a61a8bfe6381210f52b199657328697849d5622c
Verificable en https://www.boe.es

Deskribapena:
48021000000906