Administración Local. Bizkaia. Ayuntamiento De Bilbao. (BOE-N-2025-417010)
SUBDIRECCIÓN JURÍDICO-ADMINISTRATIVA. Anuncio de notificación de 6 de junio de 2025 en procedimiento de contestación a las alegaciones presentadas a la Ordenanza municipal reguladora de la protección, bienestar y tenencia responsable de los animales de compañía en el término municipal de Bilbao (Expediente nº 2024-014264).
34 páginas totales
Página
Zahoribo únicamente muestra información pública que han sido publicada previamente por organismos oficiales de España.
Cualquier dato, sea personal o no, ya está disponible en internet y con acceso público antes de estar en Zahoribo. Si lo ves aquí primero es simple casualidad.
No ocultamos, cambiamos o tergiversamos la información, simplemente somos un altavoz organizado de los boletines oficiales de España.
BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO
Martes 10 de junio de 2025

Supl. N. Pág. 14

eta kudeatzeko beharrezkoak diren identifikazio-markak, albaitari profesional batek
konpainia-animaliaren osasuna eta ongizatea bermatzeko behar terapeutikoa dagoenean
egiten dituen ebakuntza kirurgikoak eta ugalketa eragozteko ebakuntza kirurgikoak.
Ordenantzaren 7. artikulua:
1.- 3.Normalean, konpainia-animaliak espazio publikoetara sartu eta bertan egon ahal
izango dira, debeku espresurik ezartzen ez bada, eta arduradunek loturik eraman
beharko dituzte uhalarekin edo lotzeko beste sistemaren batekin, betiere arriskutsuak ez
badira ingurutik pasatzen ari diren pertsona edo beste animalientzat. Konpainia-animalia
txakurra bada, haren uhala gehienez ere metro bi luze izango da.
Konpainia-animalia daraman pertsonak konpainia-animalia denbora guztian
kontrolpean edukitzeko gaitasuna izan beharko du, eta behar dena egin beharko du
pertsonei eta beste animalia batzuei ez diezaien kalterik eta eragozpenik egin.
Konpainia-animaliek muturrekoa eraman beharko dute, baldin eta arriskutsua izan
daitekeen animalia izateagatik edo edukitza-baldintza bereziak ezarrita izateagatik
halakorik eramatera behartuta badago. Txakurren muturrekoek egokiak izan behar dute
haien tamainarako eta arrazarako; muturrekoek haginka egitea eragotzi beharko diete
eta gorputza modu naturalean hozteko arnasestuka aritzeko aukera eman behar diete.
Honako hauek berariaz debekatuta daude:
e) Haurren jolasleku, parke bioosasungarri eta kirol anitzeko pista gisa erabiltzen
diren bide eta espazio publikoetara konpainia-animaliak sartzea eta bertan egotea.
f) Bide publikoan pertsonek edateko dauden iturrien kanilatik konpainia-animaliek
zuzenean edatea; ez dago debekatuta, berriz, konpainia-animaliek erabiltzeko berariaz
jarritako iturrietatik edo parke publikoetan edo eremu egokituetan erabilera mistoa duten
iturrietatik edatea.
g) g)Konpainia-animaliak bide publikoko iturri apaingarrietan, urmaeletan eta
antzekoetan bainatzea, salbu eta baimenduta eta seinaleztatuta badago.
h) h)Konpainia-animaliak hondartzetara eta haien ondoko eremuetara sartzea, salbu
eta eskumena duen udal-agintaritzak horretarako baimena ematen badu.
Ordenantzaren 8.1. artikulua:
1.- Udalak, ahal den neurrian, zehaztu eta seinaleztatu egin beharko ditu txakurrak
aske utzi ahal izango diren hiriko eremuak, espazioak, lorategiak, parke publikoak, eta,
hala badagokio, hondartzak eta haien ondoko eremuak. Hala badagokio, ezarri ahal
izango du txakurrak zer ordutegitan egon ahal izango diren aske leku horietan.
Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak ezin izango dira inola ere aske eta muturrekorik
gabe ibili.
Ordenantzaren 12.3. artikulua:
3.- Konpainia-animalia albaitari ofizial edo gaitu batek identifikatu eta erregistratu
beharko du.
Ordenantzaren 13. artikuluko lehen tartekia, 13.b) artikulua eta 13.c) artikulua:
Banakako identifikazioa behar duen konpainia-animaliaren titularrak AIEOri
komunikatu beharko dio, albaitaritza-zerbitzu ofizialen edo gaituen bitartez, erregistro
horretan jasotako datuei eragiten dien edozein aldaketa. Zehazki, honako hauek
komunikatu beharko ditu:
b) Titulartasun-aldaketak. Titular berriak gehienez ere 10 egun balioduneko epean
komunikatu beharko ditu titulartasun-aldaketak, eskuratze-datatik zenbatzen hasita.
c) Konpainia-animaliari heriotzagatik emandako baja. Heriotza gertatzen denetik
gehienez ere 10 egun balioduneko epean egin beharko da komunikazioa.

cve: BOE-N-2025-139881fa646839ab4e23bb06d733a1647ace05fd
Verificable en https://www.boe.es

Núm. 139