Administración Local. Bizkaia. Ayuntamiento De Bilbao. (BOE-N-2025-417010)
SUBDIRECCIÓN JURÍDICO-ADMINISTRATIVA. Anuncio de notificación de 6 de junio de 2025 en procedimiento de contestación a las alegaciones presentadas a la Ordenanza municipal reguladora de la protección, bienestar y tenencia responsable de los animales de compañía en el término municipal de Bilbao (Expediente nº 2024-014264).
34 páginas totales
Página
Zahoribo únicamente muestra información pública que han sido publicada previamente por organismos oficiales de España.
Cualquier dato, sea personal o no, ya está disponible en internet y con acceso público antes de estar en Zahoribo. Si lo ves aquí primero es simple casualidad.
No ocultamos, cambiamos o tergiversamos la información, simplemente somos un altavoz organizado de los boletines oficiales de España.
BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO
Núm. 139

Martes 10 de junio de 2025

Supl. N. Pág. 13

... jaunari (NAN: 14.263.452-W) jakinarazpena egiten saiatu arren, ezin izan da egin
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015
Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera. Beraz, aipatutako
legearen 44. artikulua betez, iragarki hau argitaratzen da, aurkeztutako alegazioei
emandako erantzuna jakinarazteko balio dezan. Honela dio hitzez hitz:
LEHENENGOA. – (...) D. … (...) aurkeztutako alegazioak partzialki baiestea, (...)
Erabaki hau motibatzen duen 2024RE627666 zenbakidun txostenaren azalpen-zatiko
kontsiderazioak kontuan hartuta, eta, ondorioz, honako artikulu hauen idazketa aldatzea.
Honela geratuko da idatzita:
Ordenantzaren V. titulua:
V. TITULUA: KATU-KOLONIEN KUDEAKETA BILBOKO UDALERRIAN.
Ordenantzaren 2.e) artikulua:
e) Abeltzaintza, elikagaigintzan erabiltzekoak diren konpainia-animalien hazkuntza
gisa ulertua, beste administrazio publiko eskudun batzuek kontrolatzen dutena.
Ordenantzaren 3.4 eta 3.13 artikuluak, eta 3.24 puntua kentzea:
4.– Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak: basa-faunakoak izanik eta lagun egiteko
animalia gisa erabiliak izanik, haien oldarkortasuna gorabehera, pertsonei edo beste
animalia batzuei heriotza edo lesioak eragiteko edo ondasunei kalteak eragiteko gaitasun
handiagoa duten espezie edo arrazetako guztiak.
Arriskutsuak izan daitezkeen animaliatzat jotzen dira, halaber, erregelamendu bidez
zehazten diren konpainia-animaliak eta, bereziki, haien izaera oldarkorragatik,
tamainagatik edo masailezurraren potentziagatik, pertsonei edo beste animalia batzuei
heriotza edo lesioak eragiteko eta ondasunei kalteak eragiteko gaitasuna duten arrazatipologia baten barruan daudenak.
13.– Nukleo zoologikoa: animaliei bizilekua, jatekoa eta hazteko bidea ematen dien
edo animaliak merkataritzarako erabiltzen dituen zentro, establezimendu edo instalazio
oro, haien jarduera nagusia hori izan zein ez izan, kontuan izan gabe merkataritzahelburua duen ala ez. Definizio horren barruan ez dira harrera-etxeak sartuko, ez eta
albaitaritza-zentroak ere, hala kontsultategien kasuan, nola ospitale edo kliniken kasuan.
k) Behar diren neurriak hartzea, konpainia-animaliak edukitzeak edo haien
zirkulazioak ez dezan kalterik eragin, ez dezan ikararik eman, ez dezan eragozpenik
sortu edo ez dadin izan arriskugarria, mehatxagarria edo kaltegarria pertsonentzat,
animalientzat edo gauzentzat.
p) Udaltzaingoaren aurrean salatzea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Konpainiako
Animaliak Identifikatzeko Erregistro Orokorrari (AIEO) komunikatzea, albaitari gaitu baten
bitartez, konpainia-animalia bat galdu izanagatik desagertu dela, gehienez ere 72 orduko
epean, animalia galdu denetik zenbatzen hasita.
Ordenantzaren 5.2.b) eta 5.2.c) artikuluak:
b) Zigor-lepokoak erabiltzea, hala nola lepoko eztendunak, itomena eragiten duten
lepokoak, deskarga elektrikoak ematen dituztenak eta mina, ondoez fisikoa edo
psikologikoa eragiten duen beste edozein lepoko. Hala ere, lepoko elektrikoak erabili ahal
izango dira haien trebatzaile profesional gaituek gainbegiratutako prestakuntzarako
bakarrik erabiltzen badira eta albaitari profesionalen batek baimentzen badu.
c) Ebakuntza kirurgikoak eta mutilazioak egitea, konpainia-animalia baten itxura
aldatzeko edo albaitaritza-medikuntzari dagokionez sendagarriak ez diren helburuak
lortzeko. Bereziki, buztana eta belarriak moztea, ahots-kordak ebakitzea eta erpeak eta
haginak erauztea. Salbuetsita egongo dira katu komunitarioen populazioa kontrolatzeko

cve: BOE-N-2025-139881fa646839ab4e23bb06d733a1647ace05fd
Verificable en https://www.boe.es

Ordenantzaren 4.2.k) eta 4.2.p) artikuluak: