Comunidades Y Ciudades Autónomas. Comunidad Autónoma Del País Vasco. Departamento De Salud. (BOE-N-2025-416495)
Anuncio de notificación de 28 de mayo de 2025.
5 páginas totales
Página
Zahoribo únicamente muestra información pública que han sido publicada previamente por organismos oficiales de España.
Cualquier dato, sea personal o no, ya está disponible en internet y con acceso público antes de estar en Zahoribo. Si lo ves aquí primero es simple casualidad.
No ocultamos, cambiamos o tergiversamos la información, simplemente somos un altavoz organizado de los boletines oficiales de España.
BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO
Núm. 139

Martes 10 de junio de 2025

Supl. N. Pág. 4

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA
OSASUN SAILA
Jakinarazpen-iragarkia, 2025eko maiatzaren 28koa.
IRAGARKIA, Osasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, B-11/2025-AD zehapenprozeduran Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak eman duen ebazpena
jakinarazteko dena.
79243859G NAN duen pertsonari ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi goian
aipatutako ebazpena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.
Honen arabera, jakinarazten zaio zigor-espedientean ebazpena egin dela arauhauste sanitario bat egiteagatik. Jarri zaion isunaren guztizko zenbatekoa 1.500 eurokoa
da.
Legezko ohartarazpenak:
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta gora jotzeko
errekurtsoa jar dakioke osasuneko sailburuordearen aurrean. Gora jotzeko errekurtsoa
aipatu den sailburuordearen aurrean egin daiteke, baita Osasun Publikoaren eta
Adikzioen zuzendariaren aurrean ere, hilabeteko epearen barruan, jakinarazpena jaso
eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio
Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta hurrengo artikuluek
araututakoarekin bat etorriz. Interesdunek espedientea ikusi ahal izango dute Bizkaiko
Lurralde Ordezkaritzan (Bilbao, Recalde zumarkalea 39 A, 5. solairua - Aholkularitza
Juridikoa). Horretarako, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da honako telefonozenbaki hauetan: 94 403 15 87 - 94 403 17 16.

Ordaintzeko modua: ordainketa-gutuna eskatu behar da Osasun Saileko Bizkaiko
Lurralde Ordezkaritzan (lehenago aipatutako lekuan, aldez aurretik hitzordua eskatuta).
Aipatutako borondatezko epean isunaren ordainketa egin ezean premiamendu bidez
bilduko da, indarrean dauden xedapenen arabera, eta dagozkion gainordainekin.
Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari
Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura
Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari
dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Bilbao, 2025eko maiatzaren 28a.
Osasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
ANDONI GAMBOA MARTINEZ.

cve: BOE-N-2025-1ab68167146ba1b56d9fb718b9bcefd1123ee5a9
Verificable en https://www.boe.es

Era berean, interesdunei ohartarazten zaie ordainketa hurrengo epean egin beharko
dutela: ebazpenaren irmotasuna hilaren 1aren eta 15aren bitartean gertatzen bada,
irmotasun-datatik hurrengo hilabeteko 20ra arte, edo, egun hori balioduna ez bada,
hurrengo egun baliodunera arte. Ebazpenaren irmotasuna hilaren 16aren eta azkeneko
egunaren bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo bigarren hilabeteko 5era
arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte. Ebazpenak
irmotasuna hartuko du, gora jotzeko errekurtsoa jartzeko hilabeteko epea halakorik jarri
gabe igarotzen denean, edo, interesdunek gora jotzeko errekurtsorik jarriz gero, gora
jotzeko errekurtsoa ezetsi egin delako berria jasotzen dutenean -ezetsi egiten bada,
behintzat-.